Joseph-Louis Lagrange
Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Joseph-Louis Lagrange (Giuseppe Lodovico Lagrangia jaioa; Turin, 1736ko urtarrilaren 25a - Paris, 1813ko apirilaren 10a) italiar eta frantziar jatorriko matematiko eta astronomoa da, analisi matematikoan, mekanika klasikoan eta zerutiar mekanikan ekarpen nabarmenak egin zituena. Garrantzitsua da bere Mécanique analytique liburuan.
1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turinen eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euleren ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.
Lagrangeren funtzioa (L)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mekanika teorikoan, energia zinetikoaren (T) eta potentzialaren (V) arteko diferentzia adierazten duen funtzioa da: L=T-V. Koordenatu orokortuen funtzioan adierazten da.
Lagrangeren ekuazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren askatasun gradu bakoitzeko ekuazio bat izaten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph-Louis Lagrange |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1736ko jaiotzak
- 1813ko heriotzak
- Turindarrak
- Frantziako matematikariak
- XVIII. mendeko matematikariak
- Royal Societyko kideak
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Zenbakien teorialariak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Frantziako astronomoak
- Lagrangeren mekanika
- Parisko Panteoian lurperatutakoak
- Parisen hildakoak