Sally Ride
Sally Kristen Ride (1951ko maiatzaren 26a – 2012ko uztailaren 23a) ingeniari, fisikari eta astronauta estatubatuarra izan zen. NASAn lanean hasi zen 1978an, eta bera 1983an izan zen espaziora igotako lehenbiziko emakumezko estatubatuarra. Munduan, 3.a izan zen, Sobietar Batasuneko Valentina Terexkova (1963) eta Svetlana Savitskaia (1982) bera baino lehenago izan baitziren.
Beste alderdi batean ere izan zen lehena Ride: espaziora bidaiatu dutenen artean, bere burua LGTBIQ kolektibokoa dela onartu zuen lehena izan zen Sally Reid, eta, 2018a bitartean, bakarra[1]. Era berean, AEBetako austronauten artean espaziora joandako pertsona gazteena da, 32 urterekin (marka hau ere, 2018 bitartean)[2]. Lehen hegaldia baino lehenago, prentsaren matxismoa jasan behar izan zuen Ridek. Esaterako, «Bidaiak zure ugal-organoei eragingo die?», eta «Negar egiten duzu lanean gauzak gaizki ateratzen direnean?» galdetu zioten misioaren berri emateko egin zuten prentsaurrekoan[1].
Bi espazio-hegaldi egin zituen astronauta gisa Ridek, biak Challenger untzi edo espazio anezkan, 1983 eta 1984an. Programa horretako bi untzien istripuak ikertu zituen, Challengerrena eta Columbiarena.[3]
Pankrea-minbiziak joa hil zen 2012an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Galarraga, Ana. «Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ (Ingelesez) info@biharprabha.com, Bihar Reporter :. «10 fascinating things about Astronaut Sally Ride you must know» The Biharprabha News (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Grady, Denise. Sally Ride, Trailblazing Astronaut, Dies at 61. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).