Pedro Gorriz
- Artikulu hau Pedro Gorriz Moredari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moreda (argipena)».
Pedro Gorriz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1846ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1887ko abenduaren 17a (41 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, poeta eta kazetaria |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Pedro Gorriz Moreda (Iruñea, 1846ko urtarrilaren 19a-Madril, 1887ko abenduaren 17a) gaztelaniazko nafar idazlea, antzerkigilea, poeta eta kazetaria izan zen, batez ere ezaguna bere komediei eta antzezlan laburrei esker.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean lehiaketa desberdinetan parte hartu zuen. Madrilera joan zen eta han, 1870tik 1885ra 29 antzerki lan idatzi zituen. Batez ere komediak, saineteak eta ekintza bakarreko antzezlanak egin zituen eta horri esker nahiko ospe lortu zuen. Bere lehengo lana, bertsoz idatzitako komedia, Iruñean argitaratu zuen, Derechos ilegislables; 1870ko otsailaren 10ean Iruñean taularatu zen. Urte berean, Iruñean ere, Lan batzuk Eduardo Navarro Gonzalvorekin batera egin zituen. Pio Barojak antzerkigilea Iruñeko Kale Berriko Fonda del Juston bizi zenean Gorriz familia deskribatu zuen, aita, ama eta bi alabak, Encarnación eta Isolina. Nafarroako lirika tradizionalaren bilduma prestatu zuen ere, Del cancionero popular navarro. El Ateneo aldizkarian idatzi zuen. 1884an Iruñeko Udalak antolatu zuen lehiaketan "Urrezko luma" irabazi zuen. Madrilen hil zen, 1887an.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1865: Mochila de auxilio. Nuevo sistema para el levantamiento y conducción de los heridos de guerra. Iruñea.
Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1884: Las cadenas de las Navas[1]
- 1886: La cruz negra
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1885: Del cancionero popular navarro, poemen antologia. Iruñeko Udalaren saria.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan gehienak testu laburriak dira: saineteak, jostailu komikoak...
- 1870: Derechos ilegislables
- 1870: ¡Por un teniente!
- 1879: Los dos polos, Madrilen lehen aldiz emana. Calisto Navarrorekin batera idatzita.
- 1880: A gusto de todos. Calisto Navarrorekin batera idatzita.
- 1881: Del mal el menos. Lan hau galduta dago.
- 1881: Con paz y ventura. Calisto Navarrorekin batera idatzita. Manuel Nietoren musikarekin.
- 1881: Entre hombres. Calisto Navarrorekin batera idatzita.
- 1882: Madrid se divierte. Lan hau galduta dago.
- 1882: Tú lo quisiste.
- 1882: Cante hondo.
- 1882: ¡Retreta!
- 1882: Tercero interior.
- 1882: ¡Valiente noche!
- 1882: ¡Gratis a los pobres!.
- 1882: Dar... en no dar.
- 1882: El retiro.
- 1883: La mantilla blanca.
- 1884: Tute de yernos.
- 1884: La partida de bautismo.
- 1885: La vuelta de Ruiz. Lan hau galduta dago.
- 1885: La sangre azul.
- 1885: Géneros de punto.
- 1885: Las de Miguelturra.
- 1885: El primer trompa.
- 1886: Año nuevo, vida vieja. Lan hau galduta dago.
- 1886: ¡Los dioses se van!.
- 1886: ¡Don Antonio!.
- 1886: !La fin del mundo!
- 1886: Ciclón XXII.
- 1886: Levantar la cabeza.
- 1886: La señora de Matute.
- 1886: Lo blanco negro. Lan hau galduta dago.
- 1887: Perico. Calixto Navarrorekin batera idatzita.
- 1887: Los caciques de Villanueva. Lan hau galduta dago.
- 1887: Buena estrella. Lan hau galduta dago.
- 1888: Llueven Regalos. Lan hau egilea hil ondoren taularatu zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ángel Raimundo Fernández González: Tres escritores navarros y su contribución al Género Chico de finales del siglo XIX: Pedro Górriz, Fiacro Iraizotz eta Federico Urrecha. Vianako Printzea. Iruñea. ISSN 0032-8472, Año nº 66, 234.zk., 2005, 273-299. or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Pedro Gorlizen poema humoristiko bat.
- (Gaztelaniaz):La mantilla blanca antzezlana Cervantes Virtual Liburutegian.