Edukira joan

Óscar Elgezabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:59, 14 apirila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Óscar Elgezabal
Bizitza
JaiotzaMuxika1928ko otsailaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2018ko abuztuaren 21a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Óscar Elgezabal Pertika, (Muxika, 1928ko otsailaren 21a - Ib., 2018ko abuztuaren 21a) bizkaitar txirrindularia izan zen, 1948 eta 1955 artean profesionala.

Muxikako Etxetxu baserrian jaioa, indar handiko txirrindularia zen, batez ere egun bakarreko probetan nabarmendu zena. Bere lasterketarik kuttunena Getxoko Zirkuitua izan zen, non bitan garaitu eta beste batean 2. amaitu zen.

Behin hartu zuen parte Espainiako Vueltan, 1955ean hain zuzen ere. Tamalez, lasterketa utzi behar izan zuen eta handik gutxira kirol ibilbideari amaiera eman behar izan zion, lesio baten ondorioz.

Erretiratu ostean, Elgezabal eta haren familia urtebete pasatxo bizi izan ziren Katalunian, Guertextil enpresan lan egiten ari zelarik eta egonaldi horretan Maties Palau Ferré margolari kubistarekin adiskidetasun handi bat sortu zuen, bizitza osoa iraungo zuena.[1]

Kirolaria eta enpresaria izateaz gain, Gernika futbol taldeko presidentea, Athleticeko zuzendaritzako kidea eta Gernikako Udalako zinegotzia izan zen.

2017an Pedro Mari Goikoetxea kazetariak “Oscar Elgezabal, bizipenak eta pasadizuak” liburua argitaratu zuen.[2]

1949

1951

1952

1953

1954

1955

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 1948 1949 1950 1951 1952 1953 1954 1955
Italiako Giroa - - - - - - - -
Frantziako Tourra - - - - - - - -
Espainiako Vuelta - X - X X X X Utzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]