Edukira joan

Markoren ebanjelioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:34, 26 urria 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Markoren ebanjelioa
Jatorria
Egilea(k)Marko Ebanjelaria eta anonimo
IzenburuaΕὐαγγέλιον κατὰ Μᾶρκον eta Evangelium nach Markus
Ezaugarriak
Genero artistikoaEbanjelioa
Hizkuntzagreziera
Deskribapena
Honen parte daebanjelio kanonikoak
Tetraevangelion (en) Itzuli

Markoren Ebanjelioa Jesukristoren bizitza eta eginak kontatzen dituzten lau ebanjelio kanonikoetakoa da. Adituen arabera lehenengo idatzitako ebanjelioa da, gutxi gorabehera K.o. 65 urtean agertu zela diote. Ebanjelio honen idazlea Marko da, Itun Berriko zenbait pasartetan agertzen da, besteak beste San Pauloren jarraitzaile gisa.

Ebanjeliorik laburrena da, Jesusen bataiotik piztuerara artekoak kontatzen ditu. Jatorri heleniarreko kristauei idatzita dagoela dirudi, gehienbat Israel herriaren hizkuntza eta erlijioa ezagutzen ez dituztenei egindako azalpenak agertzen direlako. Adituen arabera ebanjelio hau Erroman idatzi zen.

Lehenengo idatzi zen ebanjelioa izanda, besteengan eragin handia izan du, bereziki Mateoren eta Lukasen ebanjeliotan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]