Álex de la Iglesia
Álex de la Iglesia | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
2009ko ekainaren 21a - 2011ko apirilaren 10a ← Eduardo Campoy (en) - Enrique González Macho → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Álex de la Iglesia Mendoza | ||
Jaiotza | Bilbo, 1965eko abenduaren 4a (58 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Carolina Bang | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, idazlea, zinema gidoilaria, errealizadorea eta aktorea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
|
Álex de la Iglesia Mendotza (Bilbo, Bizkaia, 1965eko abenduaren 4a) Euskal Herriko zinema zuzendaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen Filosofia. Laster hasi zen komikiaren munduan murgildurik, eta hortik zinemara igaro zen.
Mirindas asesinas (1990) film laburrak izan zuen arrakastaren ondoren El Deseo-k Pedro Almodóvarren ekoiztetxeak finantzatu zion lehenengo film luzea: Acción mutante (1992). Bere lehen bi pelikula luzeak oso arrakastatsuak izan ziren, Acción mutante eta El día de la Bestia alegia. Idazlea ere bada, izan ere 1997an Payasos en la lavadora eleberria idatzi zuen.
Espainiako Zinema Akademiak sei Goya sari eman zizkion. Perdita Durango (1997) filmak Estatu Batuetan lan egiteko aukera eman zion, Rosie Pérez bezalako Hollywoodeko antzezleekin. Muertos de risa (1999) filmarekin telebistaren munduari kritika garratza egin zion. La comunidad filmean (2000), bizilagunen arteko harreman zailak islatzen saiatu zen, berezkoa duen ikuspuntu kritiko eta ironikoaz. Film honek hiru Goya sari eskuratu zituen 2001. urtean, nahiz eta ez lortu film onenari eta zuzendari onenari emandakoak. Urte berean, hala ere, film onenari emandako Fotogramas saria lortu zuen Alex de la Iglesiaren La Comunidadek.
Gaur egun, mundu mailan bere esparruan oso egile ezaguna da, honela 2009ko ekainean Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiako zuzendari izendatu zuten. 2011ko otsailaren 13an ospatu ziren Goya Sarietan dimititu zuelarik.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mirindas asesinas (1991)
- Acción mutante (1993)
- El día de la Bestia (1995)
- Perdita Durango (1997)
- Muertos de risa (1999)
- La Comunidad (2000)
- 800 balas (2002)
- Crimen ferpecto (2004)
- The Oxford Murders (2008)
- Balada triste de trompeta (2010)
- La chispa de la vida (2011)
- Las Brujas de Zugarramurdi (2013)
- Messi (dokumentala, 2014)
- Mi gran noche (2015)
- El bar (2017)
- Perfectos desconocidos (2017)
- Veneciafrenia (2021)
- El cuarto pasajero (2022)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) imdb.com