1956ko Hungariako Iraultza
1956ko Hungariako Iraultza | |||
---|---|---|---|
Gerra Hotza | |||
Data | 1956ko urriaren 23a – azaroaren 10a | ||
Lekua | Hungaria | ||
Emaitza | Sobietarren garaipena, Iraultza suntsitua | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1956ko Hungariako Iraultza (hungarieraz: 1956-os forradalom edo felkelés) Hungariako Herri Errepublikaren gobernuaren eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak inposatutako politiken aurkako matxinada nazionala izan zen, 1956ko urriaren 23 eta azaroaren 10ren artean iraun zuena[3].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1956ko urriaren 23an, milaka lagun bildu zituen ikasleen manifestazio batek Budapest zeharkatu zuen. Haien eskariak zabaltzeko, Irrati Nazionalaren eraikinean sartzen saiatu ziren, baina ÁVH polizia sekretua tiroka hasi zen. Manifestari batzuek armak eskuratu eta erantzun zieten. Manifestazioa armatutako matxinada bihurtu zen. Egunsentirako sobietar tankeek Budapesteko kaleak hartu zituzten[4]. Laster, matxinada herrialde osora zabaldu zen; hungariar iraultzaileek miliziak antolatu eta ÁVHri zein sobietar tropei aurre egin zieten.
Matxinadak András Hegedüsen gobernua erorarazi zuen. Urriaren 28an Imre Nagy lehen ministro izendatua izan zen, eta agintari estalinistek (András Hegedűs, Ernő Gerő, István Kovács) Sobietar Batasunera ihes egin zuten. Gobernu berriak matxinatutakoen eskarietako batzuk onartzeko prest zegoela adierazi zuen[4]; besteak beste, ÁVH desmobilizatu eta Hungaria Varsoviako Itunetik aterako zuela jakinarazi zuen. Urriaren bukaerarako ia ez zen borrokarik eta egoera normaltzen hasia zen[5].
Hasieran negoziatu nahi zuela esan zuen arren, sobietar Politburoak iritziz aldatu eta iraultza suntsitzea erabaki zuen. Beraz, azaroaren 4an, sobietar armadak Budapest eta Hungariako beste eskualde batzuk inbaditu zituen[6]. Nagyk Jugoslaviako enbaxadan babes hartu zuen, eta SESBen sostengua zuen János Kádár-ek gobernuburu izendatu zuen bere burua. Hungariar erresistentziak azaroaren 10era arte eutsi zuen. Borroketan 2.500 hungariar eta 700 sobietar hil eta 200.000 erbesteratu ziren. Hurrengo hilabeteetan errepresioa nagusitu zen.
Hurrengo 30 urteetan hungariarrek ezin izan zuten ekintza hauek publikoki eztabaidatu baina 1989an, Hungariako Hirugarren Errepublika ezarri zenean, urriaren 23 festa egun bilakatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Györkei, Jenõ; Kirov, Alexandr; Horvath, Miklos. (1999). Soviet Military Intervention in Hungary, 1956. New York: Central European University Press, 350 or. ISBN 963-9116-35-1..
- ↑ UN General Assembly Special Committee on the Problem of Hungary (1957)
- ↑ Sebestyen, Victor. (2006). Twelve Days: The Story of the 1956 Hungarian Revolution. New York: Pantheon ISBN 0-375-42458-X..
- ↑ a b Rainer, János. 1956 – La revolución húngara en la historia de Europa. mfa.gov.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-25).
- ↑ Zinner, Paul E.. (1962). Revolution in Hungary. Books for Libraries Press ISBN 0-8369-6817-4..
- ↑ Napolitano, Giorgio. (2005). Dal Pci al socialismo europeo. Un'autobiografia politica. Laterza ISBN 88-420-7715-1..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Hungariako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |