2015 Ameriketako Estatu Batuetan
Jarraian, 2015k Ameriketako Estatu Batuetan eman duena kontatzen da.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrilaren 6an, Barack Obamak Etxe Zurian bisitan hartu zuen Enrique Peña Nieto Mexikoko presidentea, Kubaz, energiaz eta immigrazioaz hitz egiteko[1].
Urtarrilaren 7an, AEBetako Defentsa idazkariak adierazi zuen itxi egin zituztela Europan zeuzkaten hamabost base militar[2].
Urtarrilaren 12an, Pentagonoaren Twitter kontua erasotu zuen Estatu Islamikoak. AEBko soldaduen aurkako mehatxuak idatzi zituzten, “bizkarrak zaindu, zuen aurka egingo dugu” modukoak eta Pentagonoko kideen datu pertsonalak ere zabaldu zituzten[3].
Urtarrilaren 15ean, pertsona bat atxilotu zuten Kongresuaren aurka erasoa prestatzea leporatuta. Etxean egindako lehegailuak AEBko Kongresuan lehertu eta ihes egiten saiatzen zirenei tiroatzeko asmoa omen zuen[4].
Urtarrilaren 21ean, Barack Obamak klase ertainari zuzendutako neurriak proposatu zituen 2015erako helburuen berri ematean eta ezberdintasunen inguruko kezka adierazi zuen. Gainera, Kubari blokeoa kentzeko urratsak eskatu zizkion[5].
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Adrian Garcia, «Eskualde lehiakorrena egitea xede», Berria, 2015-01-07
- ↑ 15. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
- ↑ «Pentagonoaren Twitter kontuari eraso dio Estatu Islamikoak», EiTB, 2015-01-12
- ↑ «Gizon bat atxilotu dute Kongresuaren aurka erasoa prestatzea egotzita», EiTB, 2015-01-15
- ↑ Oihan Vitoria, «Desoreka oreka bihurtu nahian», Berria, 2015-01-22