2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak urte hartako maiatzaren 23tik 26ra bitartean izan ziren, eta parlamentuko bederatzigarren hauteskundeak izan ziren. Guztira, Europako Parlamentuko 751 kideek (MEP) 28 estatu kidetako 512 milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen zituzten. 2018ko otsailean, Europako Parlamentuak parlamentari kopurua 751tik 705era gutxitzea adostu zuen, baldin eta Erresuma Batua 2019ko martxoaren 29an Europar Batasunetik aterako balitz.[1] Hala ere, Erresuma Batuak brexita 2019ko urriaren 31ra atzeratu egin zuen, eta beraz EBko beste estatu kideek bezala hartu zuen parte hauteskundeetan. Ondorioz, estatu kideen eserleku-kopurua eta eserleku kopuru osoa 2014ko hauteskundeen berdina izan zen.[2]
2019ko maiatzaren 26an, Manfred Weberrek gidatutako Europako Alderdi Popularra Europako Parlamentuko eserleku gehien irabazi zituen alderdia izan zen, Weber Europako Batzordeko hurrengo presidentea izateko hautagai nagusia bihurtuz.[3] Hala ere, Europar Kontseiluak hauteskundeen ondoren erabaki zuen Ursula von der Leyen izendatzea Batzordearen lehendakari berria. Zentro-ezkerreko eta zentro-eskuineko alderdiek galera nabarmenak izan zituzten, eta alderdi zentrista, liberal eta ekologistek eta alderdi eskuindar populistek irabazi nabarmenak izan zituzten.[4]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euroeszeptisismoaren eta eskuin muturraren gorakada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko Europako hauteskundeak izan zirenean, EBko hainbat estatu kidetan eskuin muturreko alderdiak gobernura iristea lortu zuten; Hungarian, Polonian, Austrian eta Italian kasu; eta horren ondorioz talde euroeszeptikoak indartuta heldu ziren hauteskundeetara. Ordura arte Askatasunaren eta Demokrazia Zuzenaren Europa eta Nazioen eta Askatasunaren Europa taldeetan banatuta zeuden Parlamentuan.
Hauteskundeen aurreko hilabeteetan desadostasunak izan ondoren, Steve Bannon Donald Trumpen ideologo estatubatuarrak Europako alderdi euroeszeptiko eta eskuin muturreko alderdi nagusien arteko adostasunak bultzatu zituen, Marine Le Pen eta Matteo Salvini buru. Viktor Orbánen Fidesz alderdia, Europako Alderdi Popularreko kidea, Le Pen eta Salvinirekin bat ez egitea erabaki zuen, eta PPErekin lerrokatuta jarraitu zuen.
Erresuma Batuaren irteera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko ekainaren 23an, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzeari buruzko erreferenduma antolatu zuen, eta boto-emaileen %51,9k Europar Batasuna uztearen alde egin zuen. Ondorioz, Erresuma Batuko Gobernuak brexita gauzatzeko prozesua abiatu zuen.
Europar Batasunetik ateratzeko prozesua 2017ko martxoaren 29an hasi zen, Europar Batasunaren Tratatuaren 50. artikuluaren bidez. Prozesuak gehienez bi urte iraun behar zuen, eta 2019ko Europako Hauteskundeak Erresuma Batura gabe egingo ziren, baina azkenean, irteera bi aldiz atzeratu zen, lehenik 2019ko apirilaren 12ra arte, eta ondoren 2019ko urriaren 31ra arte. Beraz, Erresuma Batuak hauteskundeetan parte hartu behar izan zuen, eta eserlekuen berrantolaketa brexita gauzatu arte atzeratu behar izan zen.
Ipar Mazedoniaren eta Greziaren arteko akordioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohiaren izen ofizialaren karietara Greziarekin zeukan liskarraren ondoren, 2018an Prespako Akordioa sinatu zuten bi herrialdeetako gobernuek, zeinaren bidez estatu independenteak Ipar Mazedonia izen ofiziala hartu zuen. Urte horretako irailaren 30ean erreferendum bat egin zen Ipar Mazedonia Europar Batasunean eta NATOn sartzea ala ez erabakitzeko, eta izen aldaketa onartzeko, baina emaitza ez zen erabakigarria izan. Izan ere, baiezkoak botoen gehiengoa lortu bazuen ere, erreferendumak %36,3ko parte-hartzea izan zuen. Hala eta guztiz ere, Mazedoniako Biltzarrak 2019ko urtarrilaren 11n onartu zuen izena aldaketa, eta ondoren Greziako Legebiltzarrak berdina egin zuen, 2019ko otsailean. Akordio horri esker, Ipar Mazedoniak Europar Batasunean eta NATOn sartzeko prozesuak hasi ahal zituen, Greziak betoa kendu baitzion.
Kataluniako prozesu subiranista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kataluniako 2017ko urriaren 1eko independentzia erreferendumaren eta hari erantzunez Espainiak abian jarritako prozesu politiko eta judizialaren ondoren, Europako Parlamenturako hauteskundeetara lau buruzagi independentista aurkeztu ziren. Batetik, Oriol Junqueras preso politikoa, Espainian espetxeratua, Orain Errepublikak koalizioaren zerrendaburua izan zen (ERC, EH Bildu eta BNG alderdiek osatua), eta gainera, Europako Aliantza Libreak Europako Batzordeko presidente izateko aurkeztu zuen. Bestalde, Carles Puigdemont, Toni Comín eta Clara Ponsati, Belgikan eta Erresuma Batuan erbesteratuak, Lliures per Europaren zerrendaburu izan ziren. Hauteskundeetan Junqueras, Puigdemont eta Cominek europarlamentari akta eskuratu zuten, eta brexita gauzatu ondoren Ponsatik ere bai.
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde europarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorengo taulan Parlamentuko talde bakoitzak eskuratu zituen boto eta eserleku kopurua ageri dira.
Taldea eta alderdiak | Ideologia | Botoak | Aulkiak | ||
---|---|---|---|---|---|
Europako Alderdi Popularra taldea (EPP)
|
Kontserbadurismo Kristau-demokrazia Neoliberalismo |
41.211.023 %20,80 |
182 / 751 | ||
Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia (S&D)
|
Sozialdemokrazia Sozialismo demokratiko Aurrerakoitasun |
35.421.084 %17,88 |
154 / 751 | ||
Europa Berritu (RE)
|
Liberalismo Sozioliberalismo Aurrerakoitasun |
23.788.652 %12,01 |
108 / 751 | ||
Berdeak-Europako Aliantza Askea (G/EFA)
|
Ekologismo Erregionalismo Independentismo |
19.886.513 %10,04 |
74 / 751 | ||
Nortasuna eta Demokrazia (ID)
|
Eskuin muturra Eskuindar populismo Kontserbadurismo nazionalista Euroeszeptizismo |
20.980.853 %10,59 |
73 / 751 | ||
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR)
|
Eskuin muturra Kontserbadurismo nazionalista Neoliberalismo Eskuindar populismo Euroeszeptizismo |
14.207.477 %7,17 |
62 / 751 | ||
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala (GUE/NGL)
|
Sozialismo demokratiko Marxismo Antikapitalismo Euroeszeptizismo |
10.219.537 %5,16 |
41 / 751 | ||
Talde mistoa (NI)
|
- | 12.923.417 %6,52 |
57 / 751 | ||
Beste guztiak | - | 19.453.922 %9,82 |
0 / 751 |
Estatuka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatua | Talde politikoa | Aulkiak | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
EPP | S&D | RE | G/EFA | ID | ECR | GUE/NGL | NI | ||||||||||
Alemania | 29 | -4 | 16 | −11 | 7 | +3 | 25 | +12 | 11 | +4 | 1 | = | 6 | −2 | 1 | = | 96 |
Frantzia | 8 (LR-LC) | −12 | 5 (PS-PP-ND) | −8 | 21 (LREM-MoDem-Agir–MR) | +21 | 12 (EELV) | +6 | 22 (RN) | −2 | 6 (FI) | +6 | 74 | ||||
UK | 10 | −10 | 17 | +16 | 11 | +5 | 4 | −15 | 1 | = | 30 | +29 | 73 | ||||
Italia | 7 | −7 | 19 | −12 | 28 | +23 | 5 | +5 | 14 | −3 | 73 | ||||||
Espainia | 12 (PP) | −4 | 20 (PSOE) | +6 | 7 (Cs) 1 (CEUS-EAJ) |
+1 = |
1 (AR-ERC) 1 (ECP) |
-1 = |
3 (Vox) | +3 | 5 (UP) 1 (AR-EH Bildu) |
−5 = |
2 (JuntsxCat) 1 (AR-ERC) |
+2 +1 |
54 | ||
Polonia | 17 | −6 | 8 | +3 | 26 | +7 | 51 | ||||||||||
Errumania | 14 | −1 | 10 | −6 | 8 | +8 | 32 | ||||||||||
Herbehereak | 6 | +1 | 6 | +3 | 6 | −1 | 3 | +1 | 4 | +3 | 1 | = | 26 | ||||
Belgika | 4 | = | 3 | −1 | 4 | −2 | 3 | +1 | 3 | +2 | 3 | −1 | 1 | +1 | 21 | ||
Txekia | 5 | −2 | 6 | +2 | 3 | +3 | 2 | +2 | 4 | +2 | 1 | −2 | 21 | ||||
Grezia | 8 | +3 | 2 | = | 1 | +1 | 6 | = | 4 | −1 | 21 | ||||||
Hungaria | 13 | +1 | 5 | +1 | 2 | +2 | 1 | −2 | 21 | ||||||||
Portugal | 7 | = | 9 | +1 | 1 | +1 | 4 | = | 21 | ||||||||
Suedia | 6 | +2 | 5 | = | 3 | = | 2 | −2 | 3 | +1 | 1 | = | 20 | ||||
Austria | 7 | +2 | 5 | = | 1 | = | 2 | −1 | 3 | −1 | 18 | ||||||
Bulgaria | 7 | +1 | 5 | +1 | 3 | −1 | 2 | +1 | 17 | ||||||||
Finlandia | 3 | = | 2 | = | 3 | −1 | 2 | +1 | 2 | = | 1 | = | 13 | ||||
Danimarka | 1 | = | 3 | = | 5 | +2 | 2 | +1 | 1 | −3 | 1 | +1 | 13 | ||||
Eslovakia | 4 | +1 | 3 | −1 | 2 | +2 | 2 | +1 | 2 | +2 | 13 | ||||||
Kroazia | 4 | −1 | 3 | +1 | 1 | −1 | 1 | = | 2 | +2 | 11 | ||||||
Irlanda | 4 | = | 1 | = | 2 | +2 | 4 | = | 11 | ||||||||
Lituania | 4 | +2 | 2 | = | 2 | −1 | 2 | +1 | 1 | = | 11 | ||||||
Letonia | 2 | −2 | 2 | +1 | 1 | +1 | 1 | = | 2 | +1 | 8 | ||||||
Eslovenia | 4 | −1 | 2 | +1 | 2 | +2 | 8 | ||||||||||
Zipre | 2 | = | 2 | = | 2 | = | 6 | ||||||||||
Estonia | 2 | +1 | 3 | = | 1 | +1 | 6 | ||||||||||
Luxenburgo | 2 | −1 | 1 | = | 2 | +1 | 1 | = | 6 | ||||||||
Malta | 2 | −1 | 4 | +1 | 6 | ||||||||||||
Guztira | Aulkiak | ||||||||||||||||
EPP | S&D | RE | G/EFA | ID | ECR | GUE/NGL | NI | ||||||||||
182 (%24,2) | −39 | 154 (%20,5) | −37 | 108 (%14,4) | +41 | 74 (%9,9) | +24 | 73 (%9,7) | +26 | 62 (%8,3) | −8 | 41 (%5,5) | −11 | 57 (%7,6) | +5 | 751 |
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Botoak[5][6] | |||
---|---|---|---|---|
Botoak | % | +/- | ||
Europa Berritu (RE) | 496.021 | %31,78 | ▲6,11 | |
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea (GUE/NGL) | 474.350 | %30,39 | ▼4,03 | |
Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia (S&D) | 321.036 | %20,57 | ▲6,44 | |
Europako Alderdi Popularra (EPP) | 146.597 | %9,39 | ▼5,17 | |
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR) | 30.983 | %1,99 | ▲1,99 | |
Berdeak-Europako Aliantza Askea (G/EFA) | 19.345 | %1,24 | ▼2,01 | |
Nortasuna eta Demokrazia (ID) | 17.354 | %1,11 | ▲1,11 |
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Size of Parliament to shrink after Brexit» Europako Parlamentua 2018/2/7.
- ↑ (Ingelesez) «Brexit delayed until 31 October - UK and EU agree» BBC News 2019/4/11.
- ↑ (Ingelesez) «EU center-right claims European Commission presidency» Japan Times Online 2019/5/27.
- ↑ (Ingelesez) «European Parliament elections: 5 takeaways from the results» NBC News 2019/5/27.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Consulta de resultados electorales - Parlamento Europeo / Mayo 2019» Ministerio del Interior.
- ↑ (Frantsesez) «Résultats des élections européennes 2019» data.gouv.fr.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Gastelerazko Wikipediako «Elecciones al Parlamento Europeo de 2019» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021eko abenduaren 10eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.