A Letter to Three Wives
A Letter to Three Wives | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | A Letter to Three Wives |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa, flashback film (en) , eleberri batean oinarritutako filma eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joseph L. Mankiewicz |
Gidoigilea(k) | Vera Caspary Joseph L. Mankiewicz |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sol C. Siegel |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | J. Watson Webb, Jr. (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alfred Newman |
Argazki-zuzendaria | Arthur Charles Miller |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
A Letter to Three Wives (euskaraz: «Hiru emazterentzako gutuna») 1949ko amodiozko drama filma da, Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. John Klempnerren izenburu bereko eleberrian oinarriturik dago. Jeanne Crain, Linda Darnell, Ann Sothern, Kirk Douglas, Paul Douglas eta Jeffrey Lynn izan ziren antzezle nagusiak.
Zuzendari onenaren (Joseph L. Mankiewicz) eta egokitutako gidoi onenaren (Joseph L. Mankiewicz eta Vera Caspary) Oscar sariak irabazi zituen, eta film onenaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afari legean ari dira Deborah Bishop (Jeanne Crain), Rita Phipps (Ann Sothern) eta Lora Mae Hollingsway (Linda Darnell). Bat-batean, taldean ez dagoen Addie Ross lagunaren eskutitza iristen da. Bertan, zor eta lor, dardarka, duda-mudatan utziko dituen berria: bera hiruretako baten senarrarekin dabil amodio jokoetan.[1]
« | zuetako baten senarrarekin hirira noa. | » |
Gizona zein den ez du aipatuko. Hiruretako batena, besterik ez... Ondorioz, hirurak gogoetan hasiko dira beren ezkon-bizitzari buruz. Deborahri gogora etorri etorriko zaio, elkarrekin ateratzen hasi baino lehen, bere senarrak (Jeffrey Lynn) oso gustukoa zuela Addie. Ritaren senarra, George (Kirk Douglas), larunbatero arrantzara joan ohi da, baina azkeneko aldian oso dotore jantzirik atera zen etxetik. Azkenik, Lora Mae gaiari garrantzia kentzen saiatuko da, Porter (Paul Douglas) senarrarekin duen harremanaz gogoeta egiten duen bitartean.
Lau emakumeen elkarteko dantzaldian egi osoa jakingo dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jeanne Crain: Deborah Bishop |
Jeffrey Lynn: Bradford "Brad" Bishop | ||
Linda Darnell: Lora Mae Hollingsway |
Paul Douglas: Porter Hollingsway | ||
Ann Sothern: Rita Phipps |
Kirk Douglas: George Phipps |
- Barbara Lawrence: Georgiana "Babe" Finney, Lora Maeren arreba
- Connie Gilchrist: Ruby Finney andrea
- Florence Bates: Manleigh andrea
- Hobart Cavanaugh: Manleigh jauna
- Thelma Ritter: Sadie (krediturik gabe)
- Celeste Holm: Addie Ross (krediturik gabeko ahotsa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ del Tesso, Begoña. A Letter to Three Wives. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko martxoak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949ko filmak
- Joseph L. Mankiewiczek zuzendutako filmak
- Vera Casparyk idatzitako filmak
- Joseph L. Mankiewiczek idatzitako filmak
- Jeanne Crainek antzeztutako filmak
- Linda Darnellek antzeztutako filmak
- Ann Sothernek antzeztutako filmak
- Kirk Douglasek antzeztutako filmak
- Paul Douglasek antzeztutako filmak
- Jeffrey Lynnek antzeztutako filmak
- Barbara Lawrencek antzeztutako filmak
- Florence Batesek antzeztutako filmak
- Thelma Ritterrek antzeztutako filmak
- Celeste Holmek antzeztutako filmak
- Connie Gilchristek antzeztutako filmak
- Mae Marshek antzeztutako filmak
- Hobart Cavanaughek antzeztutako filmak
- John Davidsonek antzeztutako filmak
- Franklyn Farnumek antzeztutako filmak
- Sol C. Siegelek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak