Aaron Burr
Aaron Burr Jr. (Newark, New Jersey, 1756ko otsailaren 6a - New York, 1836ko irailaren 14a) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 3. presidenteordea izan zen.
Teologia ikasi zuen Princetongo Unibertsitatean eta abokatu lanetan aritu zen. Armada Kontinentalera batu zen eta Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran esku hartu zuen. Gerra ostean abokatu gisa lan egin zuen berriro New Yorken, eta Alderdi Demokrata-Errepublikano Jeffersondarra sortzen lagundu zuen.
1791n Senatuko kide hautatu zuten, eta 1794 arte egon zen bertan. Thomas Jeffersonek irabazi zuen 1800eko hauteskunde presidentzialean hautagai izan zen. Ondorioz, lehendakariorde izendatu zuten.
1804an Burrek bere arerio Alexander Hamilton hil zuen pistolarekin duelu batean. Ez zuten epaitu, baina duelu harek bere karrera politikoarekin amaitu zuen. Mendebalde Urrunera joan zen orduan, aukera politiko eta ekonomiko berrien bila. 1807an Alabaman atxilotu zuten traizioagatik. Behin baino gehiagotan epaitu zuten bere agindupean estatu independente bat sortzeko konspirazioagatik, baina beti absolbitu zuten. Txirotuta hil zen 1836an.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |
- 1756ko jaiotzak
- 1836ko heriotzak
- Anglo-estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerra
- New Jerseyko politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak
- Ameriketako Estatu Batuetako abokatuak
- Ameriketako Estatu Batuetako senatariak
- New Yorken hildakoak
- Princeton Unibertsitateko ikasleak