Abuztuaren 27
Itxura
Abuztuaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hemeretzigarren eguna da, 240.a bisurteetan. 126 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1522 – Lau nafar exekutatu zituzten gaztelar agintariek Iruñean. Batetik, Migel Bertizkoa eta bere kide Joan Periz Azpilikuetakoa nafar legitimistak, gaztelarrei erresistentzia antolatzea egotzita.
- 1874 – Bigarren Karlistaldia: karlistek Iruñeko setioa hasi zuten. Handik sei hilabetera, otsailean, liberalek karlisten lerroak apurtu zituzten.
- 1893 – Donostian Gernikako Arbola abestea debekatu zen eta, ondorioz, herri-protesta piztu. Guardia Zibilaren tiroek sei pertsona hil zituzten, Sagastaren tiroen gaua deitutakoan.
- 1980 – ETAk Jesus Maria Echeveste Toledo saltzailea hil zuen Irunen.
- 1983 – Uholde larriek Bizkaia eta Araba iparraldea jo zuten, 60 hildako eraginez.
- 2006 – Zornotzako txatartegi batean egondako suak, ke hodei handia sortu zuen, AP-8 autobidea ixteko zorian egon zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K. a. 55 – Julio Zesar erromatarra Britainiara heldu zen lehen aldiz.
- 1813 – Napoleonen tropek Austria, Prusia eta Errusiakoak garaitu zituzten Dresdeko batailan.
- 1828 – Uruguaik independentzia politikoa lortu zuen.
- 1883 – Lau eztanda erraldoiek, Krakatoa sumendiaren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Java eta Sumatra uharteetan (Indonesia).
- 1908 – Bi bonbak leher egin zuten Bartzelonan (ikus Bartzelonako Aste Tragikoa).
- 1949 – Iraultza bat hasi zen Bolivian.
- 1976 – Arrazen arteko borrokek 60 hildako eragin zituzten Soweton (Hegoafrika).
- 1986 – Hegoafrikako poliziak Sowetoko biztanleengan errepresio bortitza erabili zuen.
- 1990 – 200 meatzari inguru hil ziren Dobrniatik gertuko (Jugoslavia) eztanda batean.
- 1991 –
- Mikhail Gorbatxev SESBeko presidente ohia 15 errepublika berriek batasun militar eta ekonomikoa manten zezaten eskatu zuen.
- Moldaviak SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 2006 –
- Gizon batek bere emaztea eta haurdun zegoen bere alaba erail zituen Sevillako Osuna herrian. Emazteak askotan salatu zuen jipoitu eta tratu txarrak emateagatik.
- Kanariar uharteetara zihoazen hamabost etorkinen gorpuak aurkitu zituzten Mauritaniako hondartzetan.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999 – John McTiernan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Antonio Banderas eta Omar Sharif aktoreek antzeztutako The 13th Warrior filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1783 – Montgolfier anaiek globo bat jaurti zuten espaziora Parisen, eta 45 minututan 20 kilometro egin zituen.
- 1900 – Ibilbide luzeko lehen autobus linea (320 km-koa) hasi zen martxan London eta Leeds artean, astean behin bi egunetan egiten zen distantzia.
- 1910 – Lehen aldiz erakutsi zen kinetofonoa, Thomas Edisonek asmaturiko soinua zuen zinematografo bat.
- 1931 –
- Lehenengo aldiz, hegaldi komertzial batek Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen.
- Michael Faraday britainiarrak indukzio magnetikoaren fenomenoa aurkitu zuen.
- 1939 – Helizerik gabeko hegazkin batean eginiko lehen hegaldia burutu zen, erreakzio motoreekin zebilen Heinkel 178 alemaniar batean.
- 1958 – Satelite sobietar bat Lurrera bueltatu zen bere orbitaratzeak huts egin ondoren; tripulaziokideak (bi zakur) onik itzuli ziren.
- 1962 – Estatu Batuek Mariner II zunda jaurti zuten Artizarrerako norabidean.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1894 – Josefina Oloriz, ideologia kontserbadoreko argentinar-gipuzkoar irakaslea, Primo de Rivera diktadura garaian karrera politikoa egin zuena, Mar del Platan.
- 1901 – Jean Etxeberri, lapurtar errugbilaria (h. 1982).
- 1912 – Jose Berruezo Ramírez, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 1989).
- 1938 –
- José Luis Bilbao Ereñozaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Xabier Zumalde, El Cabra, bizkaitar ekintzaile abertzalea (h. 2023).
- 1946 – Gilles Brücker, lapurtar mediku eta unibertsitateko irakaslea, Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko sortzaileetako bat.
- 1964 – José Luis González Vázquez, González, gipuzkoar futbolari-ohia.
- 1973 – Almudena Otaola, EAJko bizkaitar politikaria.
- 1974 –
- Mikel Pagadizabal, euskal aktorea eta umorista.
- Aitziber Agirre, arabar biokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta telebista aurkezlea.
- 1977 – Amaia Agirre, gipuzkoar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta bertso-transkribatzailea.
- 1994 – Ander Aldai, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – Ander Errandonea, nafar esku huskako pilotaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1407 – Ashikaga Yoshikazu, Ashikaga shogunerriko bosgarren shoguna (h. 1425).
- 1547 – Alexandro Farnese, Parma eta Piacenzako dukea eta Espainiar Herbehereetako gobernaria (h. 1592).
- 1730 – Johann Georg Hamann, alemaniar idazle eta filosofoa (h. 1788).
- 1770 – Georg Wilhelm Friedrich Hegel, alemaniar filosofoa (h. 1831).
- 1773 – Aimé Bonpland, frantziar esploratzaile eta botanikaria (h. 1858).
- 1776 – Barthold Georg Niebuhr, alemaniar historialari eta humanista (h. 1831).
- 1809 – Hannibal Hamlin, AEBetako 15. presidenteordea (h. 1891).
- 1848 – Georges Hérelle, frantziar etnografoa (h. 1935).
- 1850 – Augusto Righi, italiar fisikaria (h. 1920).
- 1857 – Ivan Franko, ukrainiar poeta eta literatur-kritikaria (h. 1916).
- 1858 – Giuseppe Peano, italiar matematikaria (h. 1932).
- 1865 – Charles Gates Dawes, estatubatuar finantziari eta politikaria, 1925eko Bakearen Nobel Saria (h. 1951).
- 1869 - Laura Martínez de Carvajal, Kubako lehen emakume medikua eta lehen oftalmologoa (h. 1941).
- 1870 – Amado Nervo, mexikar idazle modernista (h. 1919).
- 1871 – Theodore Dreiser, estatubatuar eleberrigilea (h. 1945).
- 1874 –
- Alice Archenhold, alemaniar astronomoa (h. 1943).
- Carl Bosch, alemaniar kimikari eta ingeniaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (h. 1940).
- 1878 – Pyotr Nikolaievitx Wrangel, errusiar jenerala (h. 1928).
- 1884 – Vincent Auriol, Frantziako presidentea (h. 1966).
- 1890 – Man Ray, estatubatuar artista modernista (h. 1976).
- 1896 – Faina Ranevskaia, sobietar aktorea (h. 1984).
- 1899 – C. S. Forester, ingeles eleberrigilea (h. 1966).
- 1903 – Anka Butorac, kroaziar eta jugoslaviar politikari komunista, Jugoslaviar partisanoen kidea (h. 1942).
- 1908 –
- Lyndon Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako 36. presidentea (h. 1973).
- Don Bradman, australiar kriket jokalaria (h. 2001).
- 1909 –
- Sylvère Maes, belgikar txirrindularia (h. 1966).
- Lester Young, estatubatuar saxofoi-jotzailea (h. 1959).
- 1915 – Norman Foster Ramsey, estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (h. 2011).
- 1916 – Halet Çambel, turkiar arkeologo eta esgrimalaria (h. 2014).
- 1918 – Jelle Zijlstra, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2001).
- 1923 – Liane Russell, austriar-estatubatuar genetista eta kontserbazionista (h. 2019).
- 1924 – Fernando Zóbel, euskal jatorriko hispano-filipinar margolari abstraktu eta enpresaburua (h. 1984).
- 1925 – Leopoldo Pirelli, Pirelliko presidente ohia.
- 1927 – Mari Wolf, zientzia-fikziozko idazle eta zutabegile estatubatuarra.
- 1928 –
- Péter Boross, Hungariako lehen ministroa.
- Mangosuthu Buthelezi, hegoafrikar politikaria eta zulu printzea (h. 2023).
- Osamu Shimomura, japoniar kimikari eta biologoa, 2008ko Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1929 – Ira Levin, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta abesti egilea (h. 2007).
- 1932 – Saye Zerbo, Volta Garaiko presidentea (h. 2013).
- 1937 – Alice Coltrane, estatubatuar konpositore, pianista, organo-jotzaile eta jazz harpa- jotzailea (h. 2007).
- 1941 – Cesária Évora, caboverdetar abeslaria (h. 2011).
- 1943 – Luis Rojas-Marcos, espainiar-estatubatuar psikiatra, ikerlaria eta idazlea.
- 1944 – Karin Gundersen, norvegiar itzultzaile eta irakaslea (h. 2024).
- 1947 - Flossie Wong-Staal, txinatar-estatubatuar birologo eta biologo molekularra (h. 2020).
- 1952 – Paul Reubens, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2023).
- 1957 – Bernhard Langer, alemaniar golflari ohia.
- 1959 –
- Gerhard Berger, 1 Formulako austriar pilotu ohia.
- Mariana Casas, argentinar abokatu eta ekintzailea, sexu nortasun eskubideetan aditua.
- 1961 – Yolanda Adams, estatubatuar esataria, zinema aktorea eta gospel abeslaria.
- 1964 – Mónica Laguna, espainiar film-zuzendari eta gidoilaria.
- 1965 – Paulo Silas, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 – René Higuita, kolonbiar futbol atezain ohia.
- 1967 – Celine Fariala Mangaza, kongoar jostun eta aktibista (h. 2020).
- 1972 – Patricia Vico, espainiar zinema eta telebistako aktorea.
- 1974 – Carolina Ferre, espainiar kazetaria.
- 1976 –
- Sarah Chalke, kanadar aktorea.
- Audrey C. Delsanti, txiletar astronomoa, planeta txikien aurkitzailea.
- Mark Webber, 1 Formulako australiar pilotua.
- 1977 – Deco, brasildar-portugaldar futbolari ohia.
- 1982 – Bergüzar Korel, turkiar aktore eta abeslaria.
- 1983 – Jamala, ukraniar abeslari, konpositore eta aktorea.
- 1986 –
- Laura Bates, britainiar idazle feminista.
- Meritxell Calvo, kataluniar aktorea eta umorista.
- Sebastian Kurz, Austriako kantzelerra.
- Nya de la Rubia, espainiar aktore eta kantaria.
- 1990 – Tori Bowie, estatubatuar atleta (h. 2023).
- 1992 –
- Carissa Moore, hawaiiar surflaria, lau aldiz ASPko Munduko Surf Txapelketaren irabazle.
- Kim Petras, alemaniar pop eta a capella abeslari eta letragilea.
- 1995 – Grete Paia, estoniar abeslaria eta abestigilea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1737 – Simeon Ginda Apeztegi, nafar apaiza, Andorrako printzekide eta Urgellgo apezpikua, Andorran (j. 1660).
- 1836 – Jacinto Romarate, bizkaitar militarra, Madrilen (j. 1775).
- 1898 - Bernabe Garamendi, bizkaitar eskultorea (j. 1833).
- 1914 – Jose Zapirain Irastorza, Txapillo, euskal idazlea eta bertsolaria (j. 1842).
- 1949 – Ander Arzelus, Luzear, euskal idazle eta kazetaria (j. 1898).
- 1963 – Seber Altube, arrasatear idazlea, filologoa eta musikaria (j. 1879).
- 1973 – Fructuoso Orduna, euskal eskultorea, Madrilen (j. 1893).
- 1982 – Plazido Muxika, gipuzkoar hiztegigilea, euskal idazlea eta jesulaguna (j. 1906).
- 1987 –
- Inazio Mari Atxukarro, euskal esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista (j. 1912).
- Joseph Laduche, lapurtar pilotaria (j. 1919).
- 2005 – Belen Azpeitia, gipuzkoar atleta, 1970. hamarkadaren hasieran Estatuko emakumezko lasterkari onena (j. 1952).
- 2009 – Roger Idiart, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (j. 1931).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 827 – Eugenio II.a, Aita santua.
- 923 – Ageltruda, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea eta Italiako erregina.
- 1146 – Erik III.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1120)
- 1521 – Josquin des Prez, Pizkundeko musikagile franko-flamenkoa.
- 1576 – Tiziano, italiar margolaria.
- 1590 – Sixto V.a, Aita santua (j. 1521).
- 1610 – Anne Bacon, ingeles andrea, ingelesezko literatura erlijiosoari ekarpen iraunkorra egin ziona.
- 1611 – Tomás Luis de Victoria, espainiar konpositore eta kapera maisua.
- 1627 – Francesco Maria Del Monte, italiar kardinal eta diplomatikoa (j. 1549).
- 1635 – Lope de Vega, madrildar antzerkigile eta poeta nabarmena (j. 1562).
- 1664 –
- Cornelis Pietersz Bega, herbeheretar margolari eta grabatzailea (j. 1631/1632).
- Francisco de Zurbarán, espainiar margolaria (j. 1598).
- 1673 – Regnier de Graaf, holandar sendagilea (j. 1641).
- 1727 – Arent de Gelder, herbeheretar margolaria (j. 1645).
- 1758 – Barbara Portugalgoa (edo Barbara Bragançakoa), Espainiako erregina ezkontidea (j. 1711).
- 1831 – Catherine Flon, Haitiko diseinatzailea, jostuna, patriota eta heroi nazionala (j. 1772).
- 1861 – Rita Pérez de Moreno, Mexikoko Independentzia Gerran matxinatu zen militante mexikarra (j. 1779).
- 1876 – Eugène Fromentin, frantziar margolari eta idazlea (j. 1820).
- 1899 – Wendela Hebbe, suediar kazetari eta idazlea, ustez Suediako egunkari bateko lehen emakume kazetaria (j. 1808).
- 1900 – Antoine Vollon, frantziar margolaria (j. 1833).
- 1901 – Cipriano Segundo Montesino, espainiar ingeniari eta politikaria (j. 1817).
- 1908 – Thorvald Bindesbøll, daniar arkitektoa (j. 1846).
- 1919 – Louis Botha, lehendabiziko Hegoafrikako lehen ministroa (j. 1862).
- 1937 – Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia), britainiar bankari, politikari eta zoologoa (j. 1868).
- 1941 – Mitsuko Aoyama, Heinrich von Coudenhove-Kalergi diplomazialariaren emaztea, Europara emigratu zuen lehen japoniarretako bat (j. 1874).
- 1944 - Catherine Leroy, frantziar gerra-fotokazetaria (h. 2006).
- 1950 – Cesare Pavese, italiar idazle eta poeta (j. 1908).
- 1956 – Pelageya Shajn, sobietar-errusiar astronomoa (j. 1894).
- 1958 – Ernest Lawrence, estatubatuar fisikaria, 1939ko Fisikako Nobel Saria (j. 1901).
- 1963 – William Edward Burghardt Du Bois, estatubatuar politikari eta idazle mestizoa (j. 1869).
- 1965 – Le Corbusier, suitzar-frantziar arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolaria (j. 1887).
- 1967 – Brian Epstein, musika-enpresaria eta The Beatlesen managerra, "Bosgarren Beatle" deitua (j. 1934).
- 1969 – Erika Mann, alemaniar aktore eta idazlea (j. 1905).
- 1971 –
- Lil Hardin Armstrong, estatubatuar pianista, konpositorea eta abeslari afroamerikarra (j. 1898).
- Margaret Bourke-White, estatubatuar argazkilari eta argazkigintza dokumentalaria (j. 1904).
- 1972 - Denise Lewis, britainiar atleta, proba konbinatuetan aditua.
- 1975 – Haile Selassie, Etiopiako azken enperadorea eta Rastafari mugimenduaren sortzailea (j. 1892).
- 1978 – Gordon Matta-Clark, estatubatuar artista eta arkitektoa (j. 1943).
- 1979 – Louis Mountbatten, britainiar amirala, Behin-behineko IRAk eraila (j. 1900).
- 1981 – Valeri Kharlamov, euskal jatorriko izotz hockey jokalari sobietarra, historiako jokalari onenetakotzat hartua (j. 1948).
- 1986 – George Nepia, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1905).
- 1990 – Stevie Ray Vaughan, estatubatuar blues-kantaria, blues-kantari zuri onenetako bat (j. 1954).
- 1993 – Michel Brézillon, frantziar arkeologoa (j. 1924).
- 1994 – Roberto Goyeneche El Polaco, euskal jatorriko argentinar tango abeslaria (j. 1926).
- 1999 – Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona (j. 1909).
- 2001 – Juan Lechín Oquendo, boliviar sindikalista eta politikaria (j. 1914).
- 2002 – Pino Ojeda, espainiar idazle eta artista plastikoa (j. 1916).
- 2006 – María Capovilla, 116 urte eta 347 egun bizi izandako ekuadortarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (j. 1889).
- 2007 –
- Emma Penella, espainiar zinema, antzerki eta telebistako aktorea (j. 1931).
- Palmira Pla Pechovierto, espainiar pedagogo, maistra eta politikari sozialista (j. 1914).
- 2009 – Joaquín Ruiz-Giménez, espainiar politikari, abokatu eta kazetaria (j. 1913).
- 2010 – Anton Geesink, herbeheretar judoka, munduko onena bere garaian (j. 1934).
- 2011 – Heribert Barrera, kataluniar politikari eta kimikaria (j. 1917).
- 2012 – Aurora Bautista, espainiar aktorea (j. 1925).
- 2013 - Julia Trujillo, espainiar aktorea (j. 1932).
- 2014 –
- 2018 – Claude Goutin, frantziar irakasle, marrazkilari, eskultore eta artista (j. 1930).
- 2019 –
- Dawda Jawara, lehendabiziko Gambiako presidentea (j. 1924).
- Philippe Madrelle, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (j. 1937).
- Conchita Ramos, Frantziako Erresistentziako kataluniar-frantziar kidea, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik irten zena (j. 1925).
- 2020 –
- Siah Armajani, irandar-estatubatuar eskultorea eta arkitektoa (j. 1939).
- Ebru Timtik, giza eskubideen aldeko abokatu kurdua, Turkiako espetxe batean 238 eguneko gose greba ondoren (j. 1978).
- 2021 – Edmond H. Fischer, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- 2022 –
- Francisco Martín Morales, Martínmorales, espainiar marrazkilari eta umorista grafikoa (j. 1946).
- Manolo Sanlúcar, flamenko gitarra jotzaile espainiarra (j. 1943).
- Milutin Šoškić, serbiar futbol atezaina (j. 1937).
- 2024 –
- Rena Rolska, poloniar abeslari, dantzari eta aktorea (j. 1932).
- Sevil Üstekin, turkiar aktorea (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santu kristauak: Hoki, Margarita, Martzelino, Monika, Zesarea.
- Sehaska egutegiko izendegia: Hoki, Nagitz eta Kima.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |