Edukira joan

Afxariden Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afxariden Inperioa
ایران افشاری
1736 – 1796
Monarkia
bandera

armarria

Afxariden Inperioaren hedadurarik handiena
Geografia
HiriburuaMashhad
Kultura
Hizkuntza(k)persiera
ErlijioaIslama
Historia
Aurrekoak
Safaviden Inperioa
Hotaki dinastia
Ondorengoak
Durrani Inperioa
Kartli-Kakhetiko Erresuma
Zand dinastia
Qajar dinastia

Afxariden Inperioa afxar leinu turkmenak ipar-ekialdeko Khorasan probintzian ezarritako irandar inperioa izan zen, afxariden dinastiak[1] ezarrita, eta XVIII. mendearen erdialdean Iran gobernatu zuena.[2] Dinastiaren sortzailea, Nadir Xah, buruzagi militar arrakastatsu bat izan zen, 1736an safaviden dinastiako azken kidea kargutik kendu eta bere burua xah izendatu zuen.

Nadirren erregealdian, Iranek bere hedadura handiena lortu zuen Sasandar Inperiotik. Bere garaian, gaur egungo Iran, Armenia, Georgia, Azerbaijan, Afganistan, Bahrain, Turkmenistan eta Uzbekistan kontrolatzen zituen, baita Irak, Pakistan, Turkia, Arabiar Emirerri Batuak, Oman eta Ipar Kaukasoko eskualde batzuk (Dagestan) ere. Hil ondoren, bere inperioaren zatirik handiena zand, durrani, georgiar eta Kaukasoko khanerrien artean banatu zen, afxariden lurraildea Khorasango tokiko estatu txiki batera mugatzen zen bitartean. Azkenik, 1796an Agha Mohammad Khan Qajarrek afxariden dinastia eraitsi zuen, Irango inperio indigena berri bat ezarriko eta aipatutako hainbat eskualdetan irandar boterea berrezarriko zuena.

Dinastiaren izena afxar leinu turkmenagatik jaso zuen,[3] Khorasandik hedatu zena. Afxarrak jatorriz XIII. mendean Turkestandik Azerbaijanera (Irango Azerbaijanere hain zuzen ere) migratu ziren. XVII. mendearen hasieran, Abbas Handiak afxar asko eraman zituen Azerbaijandik Khorasanera, bere estatuaren ipar-ekialdeko mugak uzbekiarren aurka defendatzeko, eta, ondoren, afxarak eskualde horietan kokatu ziren. Nadir afxaren Qereqlu adarrekoa zen.[4]

Afxariden monarken zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  2. Pickett, James. (2016). «Nadir Shah's Peculiar Central Asian Legacy: Empire, Conversion Narratives, and the Rise of New Scholarly Dynasties» International Journal of Middle East Studies 48 (3): 491–510.  doi:10.1017/S0020743816000453. ISSN 0020-7438..
  3. Lockhart, L., "Nadir Shah: A Critical Study Based Mainly upon Contemporary Sources", London: Luzac & Co., 1938, 21
  4. Cambridge History of Iran Volume 7, pp. 2–4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]