Aldaxka
Itxura
Aldaxka landare bati moztu eta kentzen zaion zatia da, bertatik landare berri bat lortzeko. Horretarako lurrean sartu edo uretan ipini behar da, bertan sustraiak bota eta itsasteko. Ohikoena adar zati bat bada ere, zenbaitetan hosto bat izan daiteke. Horrela, lehenik landarearen organoa banandu egiten da eta gero sustraitu, belauntzean ez bezala, lehenik sustraitu eta gero banandu egiten baita.
Ugalketa asexual teknika hau, aldaxkatzea deritzona, klonazio mota bat da: aldaxka eta landare ama genetikoki berdin-berdinak dira. Aldaxkatzea zelula desbereizte bidez egiten da, meristemoaren mailan.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie batzuk errazago aldaxkatzen dira besteak baino. Urterokoak aldaxkaerrazak dira eta zuhaitz batzuk ere bai, hala nola:
- Sahatsak dira espezie errazenak aldaxkatzeko. Arazorik gabe aldaxkatu daiteke zentimetrotako adartxo bat. Sahats ura erabiltzen da auxina naturaltzat.
- Olibondoa ere erraz aldaxkatzen da motzondotik.
- Kaktusak hostoetatik oso erraz aldaxkatzen dira.
- Fruitarboletan, pikondoak, andere-mahatsak eta mahatsondoak errazak dira oso.
- Beste batzuk: arrosa, isipu-belarra, fikusa.