Edukira joan

Alfontso I.a Portugalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfontso I.a Portugalgoa

1. Portugalgo monarka

1139ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa) - 1185eko abenduaren 6a (egutegi gregorianoa)
← baliorik ez - Antso I.a Portugalgoa

Portugalgo kondea

1128ko ekainaren 24a (egutegi gregorianoa) - 1139ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa)
Theresa of León (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuimarães, 1109 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaGaliziako Erresuma
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaCoimbra1185eko abenduaren 6a (egutegi gregorianoa) (75/76 urte)
Hobiratze lekuaSanta Cruz monasterioa
Familia
AitaHenry of Burgundy
AmaTheresa of León
Ezkontidea(k)Maud of Savoy (en) Itzuli  (1146 (egutegi gregorianoa) -  1157ko azaroaren 4a (egutegi gregorianoa))
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Burgundy - Portugal (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jardueraksubiranoa, idazlea, gudaria eta iraultzailea
Izengoitia(k)O Conquistador, O Fundador eta O Grande
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 11797223 Edit the value on Wikidata

Alfontso I.a Portugalgoa[1] (Guimarães edo Viseu, 1109ko uztailaren 25a - Coimbra, 1185eko abenduaren 6a) Afonso Henriques izenarekin ezagunagoa, Portugalgo lehen erregea izan zen. Berrogei urtean egindako konkistei esker, Konkistatzailea izenaz ezagutzen zen. Fundatzailea edo Handia izengoitiak ere eman zitzaizkion. Gaztelako Alfontso VI.aren biloba, Portugalen askatasuna erdietsi zuen, 1139n mairuei Ouriqueko guduan nagusitu eta gero[2].

Henrike Borgoinakoaren eta Teresa infantaren (Alfontso VI.a Gaztelakoaren sasiko alabaren) semea zen Alfontso. Ez dago batere garbi non jaioa zen zehazki, baina herriak uste duenaren arabera, Guimarãesen jaioa da, eta oso posiblea da bertan hazi eta bizi izana 1128 arte.

1120rako Alfontsok bere amak ez bezalako jarrera politikoa hartua zuen, Bragako artzapezpikuaren zuzendaritzapean. Artzapezpikua emigratzera behartu zutenean, berarekin eraman zuen Alfontso, eta 1122an zaldun izendatu zuten Tuin.

Bakea berrezarri zenean, Alfontso bere konderrira itzuli zen. 1127-1128 urteetan hainbat borroka izan ondoren, Alfontsok bere agintea ezarri zuen lurraldean. Bere boterea arriskuan jartzen zuten indarrez kontziente zen, eta, hori horrela izanik, Egoitza Santuarekin negoziatu zuen, bi helbururekin: eliza portugaldarraren autonomia osoa lortzea eta erresuma onartzea.

Alfontso Ouriqueko guduan

1139an, Ouriqueko guduan almorabideen aurka izandako garaipen handiaren ondoren, Alfontsoren tropek hura Portugalgo errege izateko aldarria egin zuten. Tradizioaren arabera, independentzia aurrerago, Lamegoko gorteetan, berretsi zen, Portugalgo koroa Bragako artzapezpikuaren eskutik jaso ondoren. Aitorpena 1143an iritsi zen, Zamorako Itunean.

Ordutik aurrera, Alfontso I.a independentzia sendotzen saiatu zen. Dohaintza handiak egin zizkion Elizari, eta hainbat komentu fundatu zituen. Hegoaldean lurrak irabazten ere saiatu zen, orduko hartan musulmanek populatua zegoena, eta Santarém eta Lisboa konkistatu zituen 1147an.

1179an, Alexandro III.a aita santuak Manifestus Probatum buldaren bidez Portugal erreinu independente eta Elizaren basailu gisa onartu zuen.

Mafalda Savoiakoarekin, Amadeo III.a Savoiako kondearen alabarekin, ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Horietako bat, Antso I.a Portugalgoa, aitaren ondorengoa izan zen agintean (1154-1212) eta Portugalgo bigarren erregea izan zen.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabak ere izan zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso I.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan