Edukira joan

Amazon Fire TV

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amazon Fire TV
digital media player (en) Itzuli, microconsole (en) Itzuli eta Telebistako dekodifikatzailea
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFoxconn
GaratzaileaAmazon
CPUQualcomm Krait 300, quad-core up to 1,7 GHz (1.belaunaldia)
dual-core ARM Cortex-A72 up to 2 GHz and dual-core ARM Cortex-A53 up to 1,573 GHz (2.belaunaldia)
GPUQualcomm Adreno 320 (1.belaunaldia)
PowerVR GX6250 (2.belaunaldia)
Biltegiratzea8 GB
Sistema eragileaOriginala: Fire OS 5 "Bellini"
Oraingoa: Fire OS 7
Dimentsioak115 (altuera) × 115 (zabalera) × 17,5 (lodiera) mm
Masa281 g
Potentzia5,5 mm DC (6,25 V 2,5 A power adapter)

Amazon Fire TV, Amazonek[1][2][3] garatutako baliabide digitalak erreproduzitzeko gailuen izen komertziala da. Streaming edukiak Internet bidez bereizmen handiko telebista batean erreproduzitzen dituen gailu txikiak dira. Bere lehenego bertsioa 2014ko apirilan argitaratu zen Amerikako Estatu Batuetan. Produktu horiek Alexa laguntzaile birtuala sartu arte eboluzionatu dira.

Gailu horiek telebistako HDMI sarrerara konektatzen dira, eta energiaz hornitzeko USB kable bat eta korronte adaptagarri bat daukate. Telebista normal bat telebista adimendun bihurtzeko helburuarekin, Fire TV gailuak interneteko sare inalanbriko batera konektatzen dira. Horrela, erabiltzaileak Netflix, Youtube edota Spotify bezalako plataforma famatuetara konektatzeko aukera ematen dute, bai eta milaka aplikazio eta joku exekutatzeko aukera ere.

Fire TV hardwarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modelo originala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Fire TV-a Estatu Batuetan erosteko eskuragarri jarri zen 2014ko Apirileko iragarkiaren egun berean US$99 salneurriarekin eta Sev-Zero[4] izeneko bideojokoarekin merkaturatu zen. Modelo honek HDMI audioa  eta Dolby Digital Plus 7.1 inguratutako soinu zeharkatua eskaintzen zuen,  erabiltzailearen Interneteko banda-zabalera nahikoa bazen.

Amazonen arabera, Fire TV, Apple TV eta Roku bezalako lehiakideen errendimendua gainditzeko diseinatu zen: bere 0,72-hazbete lodiko kutxa 1,7 GHz-eko CPU batekin ezaugarrituta, nukleo laukoitzekoa (Qualcomm Snapdragon 8064), 2 GB-eko RAM-a eta 8 GB-eko barne-biltegiratzeakin. Bertsio honek gainera, kutxarekin batera urruneko Bluetooth kontrola ekartzen zuen, mikrofono baten bitartez ahots bilaketa egiteko.

Bigarren belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazonek Fire TV-ren bigarren belaunaldia 2015ean argitaratu zuen. Bertsio horrek 4K-ko bereizmena jasaten zuen[5], prozesadorearen (MediaTek 8173C)  hobekuntzarekin batera.

Hirugarren belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren belaunaldiko Amazon Fire TV Sticka 2017an argitaratu zen. Bertsio honen hobekuntzarik aipagarriena, 4K Ultra HD-ko irudi-bereizmena  eta Alexa ahotsa kontrola izan ziren. Balaunadi honetako prozesadorea, bigarren belaunaldiakoa baino geldoagoa zen baina RAM handiagoa zuen. Bestalde 4K streaming, Dolby Atmos eta HDR10 transmititzeko euskarriak zituen[6][7]. Ekoizpena 2018an eten zen, Fire TV Stick 4K-ren alde[8].

Lehenengo belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo “Fire TV Cube”-a 2018ko ekainean kaleratu zen. Hirugarren belaunaldiko Fire TV-ren antzekoa zen baina Alexaren funtzionalitate txertatuak zituen, aho bidezko aginteak esaterako. Gailuak 1,5 GHz quad-core ARM 4xCA53 prozesadorea, 2GB RAM memoria eta 16 GB memoria erabiltzen du[9].

Bigarren belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren belaunaldiko modeloa 2019ko irailean kaleratu zen hexa-core prozesadore batekin. Dolby Vision, HDR10+ eta 4K bereizmenerako euskarriak zituen[10][11].

Fire TV Stick

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko azaroaren 19an, Amazonek bere Fire TV Sticka argitaratu zuen, Fire TVren egokigailu txikiagokoaren bertsioa zein HDMI portuan konektatzen dena[12]. 1 GB RAM memoria eta 8 GB-eko memoria zuen eta Broadcom BCM28155 1,0 GHz Cortex-A9 prozesadorea erabiltzen zuen. Bi motatako urrutiko agintearekin saltzen zen, bata Alexarekin eta bestea gabe.

Bigarren belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko urriaren 20an, Fire TV Stick aho kontroleko urrutiko agintearekin kaleratu zuen. Beste hobekuntza MediaTek MT8127D Quad-core ARM 1,3 GHz prozesadorea erabiltzea izan zen[13]. Lehenengo belaunaldiko memoria eta RAM memoria mantentzen zituen.

Fire TV Stick 4K

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren belaunaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urrian, hirugarren belaunaldiko Fire TV Sticken bi modelo argitaratu ziren. Fire TV Stick modeloaren urrutiko kontrolak telebistako botoiak ekartzen zituen, eta Fire TV Stick Lite modeloak, berriz, ez. Bi modeloek Fire TV Stick 4K-ren antzeko barne-hardwarea dute, baina 1080p-ko gehienezko irteera bereizmena eta solik 1 GB-eko RAM memoriarekin[14].

Fire TV Stick 4K Max

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urriaren 7an, Amazonek Fire TV Stick 4K Max-a argitaratu zuen[15]. Horrek eguneratuta zegoen 3. belaunaldiko ahots bidezko Alexa urrutiko kontrola dauka eta WI-FI 6-arekin bateragarria da. 1,8 GHz-eko prozesadore bat, 750 MHz-eko GPU bat eta 2 GB-ko RAM memoria dauka[16]. Fire Tv hau da AV1 hadware azelerazio sostengua daukan lehena.

Fire TV Edition

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fire TV Edition, Amazon Fire OS eta Fire TV interfazea barne hartzen dituzten telebista-fabrikatzaile nagusiek ekoitzitako telebista adimendunei aplikatzen zaien produktu izena da, zeintzuk Amazonen lizentzia duten[17]. Horiek zuzeneko telebista programaren informazioa eta grabazio minimorako gaitasuna eskaintzen dute[18][17]. Fire TV Edition telebista-ereduak Best Buy-en Insignian, Toshiban (AEB eta Kanadako merkatuetan), eta JVC-n eta Grundig-en (Europako merkatuetan) eskura daitezke[17].

Fire TV Recast

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fire TV Recast bideo-grabagailu digitala da, eta airean-zeharko antena batekin lan egiten du programak grabatzeko. Gero grabatutako programa horiek Fire TV batean edo Amazon Echo Show batean ikusteko ahalmena ematen du[19]. Airean-zehar telebista-zerbitzuekin erabiltzeko diseinatu zen. 2018ko irailean iragarri zen.

Recastean gordetako programak ezin dira beste streaming gailuetan ikusi, ezta Roku, Apple TV edo Chromecast bidez ere, eta horrek mugatu egiten du haren erakargarritasuna[20]. Bestalde, ez du erreprodukzioan iragarkiak kentzeko gaitasunik.

2022ko abuztuan, Amazonek Fire TV Recasten ekoizpena eta banaketa eten egin zuen.

Fire TV serieak Fire OS exekutatzen du[21], zein Android Open Source Project iturburu-kodetik eratorria den[22]. Ahots-komandoak onartzen ditu mikrofono txertatutako urruneko aginte baten bidez edota gailuaren barruan integratutako mikrofonoen bidez (Fire TV Cube-ren kasuan bezala), eta horretaz gain, Amazon Echo bozgorailu adimendunen bidez Alexa-rekin ere kontrolatu daiteke. Gailuek Amazonen jabetzako hainbat zerbitzu onartzen dituzte: Amazon Prime Video, Twitch, Amazon Freevee, Amazon Music eta Amazon Luna. Aurrekoetaz gain, beste jabetzako zerbitzu garrantzitsu batzuk ere onartzen dituzte, besteak beste, Netflix, YouTube, YouTube TV, Curiosity Stream, Mubi, Dekkoo, Ameba TV, YuppTV, Chorki, Eros Now, Apple TV aplikazioa, ZEE5, Crunchyroll, Crackle, DAZN, Dailymotion, Peacock, Hulu, Hotstar, Disney+, Tubi, Vimeo, HBO Max, Discovery+, Philo, Paramount+, Pluto TV, FuboTV , MX Player, Spotify, TuneIn, iHeartRadio, Tidal, Audacy, BBC Sounds, Qello, Plex, Emby, Jellyfin, AirConsole eta beste batzuk Amazon Appstore bidez[7][21][23][24].

"X-Ray" funtzioari esker, erabiltzaileek aurpegi-ezagutza, musika-ezagutza eta IMDb datuak erabiliz[25], Prime Video edukiarekin erlazionatutako testuinguru-informazioa ikusteko aukera dute (adibidez, aktoreen biografiak eta beste bitxikeria batzuk),

Wikipediatik, entziklopedia askea

Aurreko balaunaldia Oraingo balaunaldia
Modeloa Fire TV

(box)

Fire TV Stick Fire TV

(box)

Fire TV Stick Fire TV

(pendant)

Fire TV Cube Fire TV Stick 4K Fire TV Cube Fire TV Stick Fire TV Stick 4K Max Fire TV Cube
Modelo belaunaldia 1.a 1.a 2.a 2.a 3.a 1.a 1.a 2.a 3.a 1.a 3.a
Kode izena Bueller Montoya Sloane Tank Needle Stark Mantis Raven Sheldon Kara Gazelle
Modelo izena AFTB AFTM AFTS AFTT AFTN AFTA AFTMM AFTR AFTSSS/AFTSS AFTKA AFTGAZL
Merkaturatze eguna 2014ko apirilaren 12a 2014ko azaroaren 19a 2015eko irailaren 29a 2016ko urriaren 20a 2017ko urriaren 25a 2018ko ekainaren 21a 2018ko

urriaren 31

2019ko urriaren 10a 2020eko irailaren 30a 2021eko urriaren 7a 2022ko urriaren 25a
MPN B00CX5P8FC B00KAKPZYG B00U3FPN4U B01ETRGSPA B01N32NCPM B01NBTFNVA B079QHMFWC B07KGVB6D6 B07ZZVX1F2 B08C1W5N87 (Lite) B08MQZXN1X ?
SE Fire OS 5 Fire OS 6 Fire OS 7
Android Bertsioa 5.1 7.1 9
Sistema Bertsioa 5.2.7.4 5.2.8.9 6.2.9.1 7.2.8.5 ?
CPU Maker Qualcomm Broadcom MediaTek Amlogic MediaTek Amlogic MediaTek Amlogic
Familia Snapdragon 600 ? Quad-core ARM big.LITTLE ? ARM Cortex-A53 ? ? ARM Cortex-A73
Modeloa APQ8064T BCM28155 MT8173C MT8127D S905Z MT8695 S922X MT8695D MT8696 POP1-G
Korea 4x Krait 300 @ 1,7 GHz 2x ARM Cortex-A9 @ 1.0 GHz 2x ARM Cortex-A72 @ 2 GHz and 2x ARM Cortex-A53 @1.573 GHz 4x ARM Cortex-A7 @ 1.3 GHz 4x ARM Cortex-A53 @ 1,5 GHz 4x ARM Cortex-A53 @1.7GHz 4x ARM Cortex-A73 @ 2.2 GHz and 2x ARM Cortex-A53 @1.9 GHz 4x ARM Cortex-A53 @1.7GHz 4x ARM Cortex-A55 @1,8GHz 4x ARM Cortex-A73 @ 2.2 GHz and 4x ARM Cortex-A53 @2.0 GHz
Zabalera 32-bit 64-bit 32-bit 64-bit 32-bit 64-bit
Aplikazio Interfaz Binarioa (ABI) ? 32-bit
GPU Diseinatzaile Qualcomm Broadcom Imagination TechEzlogies ARM Imagination TechEzlogies ARM Imagination TechEzlogies ARM
Familia AdreEz VideoCore IV PowerVR Mali PowerVR Mali PowerVR Mali
Modeloa 320 Capri VC4 GX6250 450 MP4 450 MP3 IMG GE8300 G52 MP2 IMG GE8300 IMG GE9215 G52 MP8
OpenGL ES 3.0 2.0 3.1 2.0 3.2
Vulkan N/A N/A 1.0 - ? 1.1 1.0 1.1 ? ?
OpenCL 1.1 embedded profile 1.2 - ? 1.2 2.0 1.2 ? ?
Hardware Deskode Laguntzailea MPEG-4, H.263, H.264 MPEG-4, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9 MPEG-4, H.263, H.264, H.265 MPEG-4, H.264, H.265, VP9 MPEG-4, MPEG-2, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9 MPEG-4, MPEG-2, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9, AV1 MPEG-4, MPEG-2, H.264, H.265, VP9, AV1
RAM 2 GB LPDDR2 1 GB LPDDR2 (512 MB system, 512 MB video) 2 GB LPDDR3 1 GB LPDDR3 2 GB 1,5 GB DDR4 2 GB DDR4 1 GB DDR4 2 GB DDR4 2 GB LPDDR4X
Memoria Barrukoa 8 GB NAND Flash 16 GB 8 GB 16 GB 8 GB 16 GB
Kanpokoa USB up to 128 GB Ez Up to 128 GB microSDXC Ez Micro USB Ez Micro USB Ez USB-A
MikrofoEza Mic urrutiko kontrolan Ez Mic botoia urrutiko kontrolan ?
Networking Ethernet RJ45, 10/100 Mbit/s USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) RJ45, 10/100 Mbit/s USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) USB-to-RJ45 egokitzailea (barnean) USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) USB-to-RJ45 egokitzailea (barnean) USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) RJ45, 10/100 Mbit/s
Bluetooth Bluetooth 4.0

HID, SPP Profiles

Bluetooth 3.0

HID, SPP Profiles

Bluetooth 4.1

HID, HFP, SPP profiles

Bluetooth 4.1

A2DP, AVRCP, GAVDP, HID, IOPT profiles

Bluetooth 4.2 + LE

A2DP 1.2-SRC, AVRCP 1.0-TG, HID 1.0-Host, HOGP 1.0-Host

Bluetooth 4.2 Bluetooth 5.0 + LE ?
Wi-Fi Dual-band 802.11 a/b/g/n

2x2 MIMO

Dual-band 802.11 a/b/g/n/ac

2x2 MIMO antena-duala

Dual-band 802.11 a/b/g/n/ac/ax

2x2 MIMO dual-antenna

Tri-band 802.11 a/b/g/n/ac/ax

2x2 MIMO dual-antenna

Dimensioak 115 mm x 115 mm x 17.5 mm 84.9 mm x 25.0 mm x 11.5 mm 115 mm x 115 mm x 17.8 mm4.5" x 4.5" x 0.7" 85.9 mm x 30.0 mm x 12.6 mm3.4" x 1.2" x 0.5" 65.0 mm x 65.0 mm x 15.0 mm2.6” x 2.6” x 0.6” 86.1 mm x 86.1 mm x 76.9 mm3.4” x 3.4” x 3.0” 108 mm x 30 mm x 14 mm 86.1 mm x 86.1 mm x 76.9 mm3.4” x 3.4” x 3.0” 108 mm x 30 mm x 14 mm 86 mm x 86 mm x 77 mm?
Energia hornitzailea 6.25 V, 2.5 A, 16 W, DC 5 V, 1 A, 5 W, DC 15 V, 1.4 A, 21 W, DC 5 V, 1 A, 5 W, DC 5.2 V, 1.8 A, 9 W, DC 5.25 V, 1 A, 5 W, DC[26] 12 V, 1.25 A, 15 W, DC 5.25 V, 1 A, 5 W, DC ?
Power Plug-a 5.5 mm (outer) x 2.5 mm (inner) (Coaxial power connector) USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea 3 mm (outer) x 1 mm (inner) USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea 4 mm (irteera) x 1.7 mm (sarrera) USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea ?

Lehiakide nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiakide nagusietako batzuk Roku, Apple TV, Nvidia Shield TV edo Chromecast dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Tam, Donna. «Amazon unveils $99 Amazon Fire TV for streaming video» CNET (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  2. (Ingelesez) published, Kate Solomon. (2014-04-02). «Amazon Fire TV is Amazon's powerful new streaming box» TechRadar (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  3. (Ingelesez) Johnson, Dave. «What is Amazon Fire TV? A guide to the streaming device and how it differs from its competitors» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  4. (Ingelesez) «Fire TV: Everything You Need to Know About Amazon's $100 Streaming Box» Gizmodo 2014-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  5. «Amazon Fire TV review | TechRadar» web.archive.org 2016-08-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  6. (Ingelesez) «Amazon’s Fire TV Stick gets a much better remote» TechHive (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  7. a b (Ingelesez) Patel, Nilay. (2017-10-24). «Amazon Fire TV (2017) review: everything but the content» The Verge (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  8. (Ingelesez) Roettgers, Janko; Roettgers, Janko. (2018-10-03). «Amazon Introduces New Fire TV Stick 4K, Alexa Voice Remote» Variety (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  9. (Ingelesez) Pocket-lint. (2021-11-29). «Amazon Fire TV Cube discounted by 45% this Cyber Monday» www.pocket-lint.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  10. (Ingelesez) Bohn, Dieter. (2019-09-04). «Amazon announces new Fire TV Cube with Dolby Vision, HDR10+, and ‘Local Voice Control’» The Verge (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  11. (Ingelesez) «Hands On With Amazon's All-New Fire TV Devices» PCMAG (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  12. (Ingelesez) Moynihan, Tim. «How Amazon's Fire TV Stick Compares to Other Streaming Dongles» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  13. «Fire TV Device Specifications: Overview | Amazon Fire TV» developer.amazon.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  14. (Ingelesez) published, Kelly Woo. (2021-02-09). «Amazon Fire TV Stick Lite review» Tom's Guide (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  15. «Amazon Fire TV Stick 4K Max streaming device» www.amazon.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  16. (Ingelesez) Blumenthal, Eli. «Amazon Fire TV Stick 4K Max review: Speedy app delivery isn't everything» CNET (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  17. a b c (Ingelesez) «The 9 Best Smart TVs for Streaming in 2022» Lifewire (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  18. (Ingelesez) «The first television with Amazon Fire TV built in is just fine» Engadget (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  19. (Ingelesez) «Is There an Echo in Here? All the Hardware Amazon Announced» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  20. (Ingelesez) Writer, Senior. «Amazon discontinues its Fire TV Recast over-the-air DVR» TechHive (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  21. a b (Ingelesez) «Amazon Fire TV Cube review (2019): Alexa's streaming box grows up» Engadget (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  22. (Ingelesez) Amadeo, Ron. (2018-07-21). «Google’s iron grip on Android: Controlling open source by any means necessary» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  23. (Ingelesez) Perez, Sarah. (2019-10-24). «Apple TV app comes to Amazon's Fire TV Stick and other devices» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  24. (Ingelesez) Katzmaier, David. «Amazon Fire TV Stick (2019) review: Cheap TV streamer best for heavy Amazon Prime, Alexa users» CNET (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  25. (Ingelesez) Findling, Deborah. «Amazon launches X-Ray for Fire TV» CNBC (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  26. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]