Edukira joan

Anglo-normandiar uharteeko alemaniar okupazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemaniar indarrek eta Todt erankudeak Atlantikoko Harresiaren atal gisa Anglo-normandiar uharteetan eraikitako defentsa gotorlekuetako bat zen Moltke bateria.

Anglo-normandiar uharteetako alemaniar okupazioa, Bigarren Mundu Gerran zehar, 1940ko ekainaren 30a eta 1945eko maiatzaren 9a artean, Hirugarren Reichak Anglo-normandiar uharteak militarki okupatu zituen aldiari deritzaio.

Okupazio aldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantxako kanalan dauden eta Normandiako kostaldetik hurbil dauden Britainiar koroaren dependentziako Guerneseyko Bailiazgoa eta Jerseyko Bailiazgoa Alemania naziak Britainiar Inperiotik modu iraunkorrean okupatzea lortu zituen lurralde bakarrak dira, aurrez, Erresuma Batuko Gobernuak uharte horiek Britainia Handitik urruti zeudenez defenda ezintzat jo eta alemaniarrek okupatu zitzan erabaki baizuen, bertako biztanleei Erresuma Batura ebakuatzeko aukera emanaz. Uharteetako haurrak ebakuatuak izan ziren.

Alemaniar soldaduak Aglo-normandiar uharteetako botika aten parean martxa eginez, 1940-1945 artean.

Hasiera batez, alemaniar okupazio indarrek uharteetako biztanle ez juduekin jarrera moderatua izan zuten, aurreikusitako Erresuma Batuaren okupaziorako esperimentu gisa, bertako zenbait biztanleen kolaborazioa ere izan zuten, gehiengoa ordea alemaniarren aurka zegoen, nahiz eta haien jazarpenik ez jasateko aurre ez egin, erresistentzia pasiboa egitea hautatuz.

Halere, denbora igaro hala, egoera laztuz joan zen, eta alemaniarrak uharteetako biztanle ugari kontinentera deportatu eta asko kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten. Garairik okerrena 1944-1945ko negua izan zen, jada Normandiako Lehorreratzea jazota, aliatuek Paris okupatu eta Alemaniara ahal bezain azkar erasotzeko helburua zutenez Anglo-normandiar uharteak alemaniarren esku jarraitzea erabaki eta uharteetako biztanleek nahiz bertan zeuden alemaniarrek isolamenduaren ondorioz gosetea jasan behar izan baizuten.

Anglo-normandiar uharteak.

Azkenean, Anglo-normandiar uharteak 1945eko maiatzaren 2an Sobietar Batasuna Berlin okupatu eta Alemania behin errendituta askarazi zituzten. Maiatzaren 8ko 10:00etan uharteetako alemaniar agintaritzak irrati transmisio baten bidez biztanleei gerra amaitu zeula informatu zien.

Maiatzaren 9an HMS Bulldog britainiar destruktorea Guernsey uharteko Saint Peter Port udalerriaren portura ailegatu zen eta bertan zeuden alemaniar indarrak ontzian bertan errenditu ziren. Handik gutxira britainiar indarrak St Peter Porten lehorreratu ziren.

Une berean Plymoutheko portutik itsasoratu zen HMS Beagle destruktoreak Jersey askatu zuen. Maiatzaren 10ean britainiarrak Sark uhartea askatu zuten, eta maiatzaren 16an Alderney uharteko alemaniar indarrak errenditu egin ziren. 1945eko abendutik aurrera Britainiar Handira ebakuatutako biztanleak uharteetara itzultzen hasi ziren, aurrez britainiar indarrek alemaniar indarrak uharteeak haiek jarritako minez garbitu eta lehergailuak desaktibatu arazi zituztelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]