Edukira joan

Ariarates IV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ariarates IV.a

Bizitza
JaiotzaK.a. III. mendea
HeriotzaK.a. II. mendea ( urte)
Familia
AitaAriarates III.a
AmaStratonice of Cappadocia
Ezkontidea(k)Antiochis (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAriarathid dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ariarates IV.a Eusebio, Kapadoziako errege izan zen K.a. 220 eta K.a. 163 bitartean, Ariarates III.aren semea. Haur bat zela koroatu zuten, eta 57 urte inguruz gobernatu zuen. Antiokisekin ezkondu zen, Antioko III.a Handia seleuzidar erregearen alaba zena. Ezkontza honen ondorioz, Kapadoziak Seleuzidar Inperioari lagundu zion honen Erromaren aurkako borrokan. Antioko K.a. 190ean garaitua izan zenean, Ariaratesek, Erromarekin bakea eskatu zuen, K.a. 188an lortu zuena, Pergamorekin zuen harremanagatik, garai horretan, Erromaren aliatua zena, bere alaba Estratonize, Eumenes II.a Pergamokoarekin ezkondu baitzen.

K.a. 183an, bere suhi Eumenesi lagundu zion honek Farnatzes I.a Pontokoaren aurka izan zuen gerran.

Polibiok, K.a. 164an erromatar enbaxada bat aipatzen du, Antioko IV.a Epifanes hil ondoren. Urte bete beranduago, Ariarates IV.a hil zen, honen oinordekoa, bere seme Ariarates V.a izan zelarik.


Aurrekoa
Ariarates III.a
Kapadoziako erregea
K.a. 220-K.a. 163
Ondorengoa
Ariarates V.a