Arrisku seinale
Arrisku seinaleak trafiko seinale mota bat dira, sumatzeko zailak diren arriskuak bidearen erabiltzaileei garaiz ohartarazteko balio dutenak. Ohartarazpenaz gain, arriskua ahalik eta gehien zehazten ere saiatzen dira arrisku seinaleak, hartarko irudi eta ikur esanguratsuak erabiliz.
Arrisku seinaleak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herrian eta beste hainbat herrialdetan hiru motako arrisku seinaleak aurki daitezke errepide publikoetan: triangeluarrak, errektangularrak eta aspak. Lehen motakoek hiruki formako kartel bat dute metro pasatxoko zutoin baten gainaldean kokatuta eta ohikoenak dira. Bigarren motakoak kartel laukizuzen batez soilik osatuta daude eta aurrekoak baino baxuagoak izaten dira. Azken motakoak aldiz, zoruan margotuta topatu ohi dira.
Arrisku seinale triangeluarrek arrisku bat hurbil dagoela adierazten dute eta arriskuari buruzko informazioa ematen dute hari dagokion ikurra erakutsiz. Errektangularrek aldiz arrisku bat zein distantziatan dagoen adierazten dute eta aspek arriskua berehala topatuko duela adierazten diote erabiltzaileari.
Panel osagarriak ere eduki ditzakete arrisku seinaleek, panel edo kartel nagusiaren azpian. Panel osagarri horiek arriskura iristeko geratzen den distantzia zehatza edo arriskuak iraungo duen distantzia zehatza adierazi dezakete, metro edo kilometrotan.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herrian arrisku seinaleak herrietatik kanpo arriskua dagoen tokitik 150 eta 250 metro artean kokatzen dira eta herrien barruan hurbilago. Panel osagarridun arrisku seinaleak urrunago edo hurbilago kokatu daitezke, panelak adierazten duenaren arabera.
Arrisku seinale motak, esanahiaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrisku seinale mota ugari, hogeita hamartik gora, topatu daitezke Hego Euskal Herrian. Horiek guztiak esanahiaren arabera hainbat taldetan sailka daitezke:
- Bideko lehentasuna adierazten dutenak: bide batek besteekiko lehentasuna duen edo ez adierazten dute eta beste bidea uneko bidearen zein aldetan kokatzen den.
- Bihurguneei buruzko informazioa ematen dutenak: bihurgune bat semaforoz antolatuta dagoen edo biribilgune bat den adierazi dezakete, besteak beste.
- Errailen gainean dabiltzan ibilgailuei buruzkoak: errailen gainean dabiltzan ibilgailuen (trena, tranbia, etab.) pasagune bat hurbil dagoela adierazten dute.
- Arriskuaren distantzia adierazten dutenak: errektangularrak dira eta laukizuzen zuriaren goikaldean diagonalki lerro gorri bat edo hainbat (gehienez hiru) marraztuta edukitzen dituzte. Zenbat eta lerro gorri gutxiago marraztuta eduki, arriskua orduan eta hurbilago dagoenaren seinale.
- Langarik gabeko trenbide-pasaguneetaz ohartarazten dutenak: aspak dira eta gurutze formakoak izaten dira. Gurutze hauen azpian goialdea soilik duten erronbo erdiak egon daitezke, trenbide-pasaguneak duen trenbide kopurua adierazten dutenak. Erronbo erdi bakoitzeko pasaguneak trenbide bat gehiago du.
- Bihurgune arriskutsuetaz ohartarazten dutenak: bat edo bat baino gehiago dauden eta lehena zein aldetara den adierazten dute.
- Lurzoruaren egoera arriskutsuak adierazten dutenak: konkor bat, sakangune bat dagoen edo zorua irregularra den esaten dute.
- Aldapa maldatsu batez ohartarazten dutenak: horretaz gain, aldaparen ehunekoa adierazten dute.
- Galtzadaren estuguneetaz ohartarazten dutenak: galtzada estutu egingo dela adierazten dute eta zein aldetatik estutuko den ere bai.
- Egoera meteorologiko kaltegarrien eraginetaz ohartarazten dutenak: zoladura edo lurzorua irristakorra egon daitekeela adierazten dute batzuek (elurra edo izotzarengatik bada, zehaztu egiten dute), beste batzuek ikuspen urriaz ohartarazten dute edo albo-haizeaz. Egoera meteorologikoak aldakorra direnez, seinale hauek adierazten dituzten arriskuak ez dira beti existituko.
- Animaliez ohartarazten dutenak: errepidean etxabereak ibili daitezkeela edo animali basatiak inguruan ibili ohi direla adierazten dute.
- Oinezko, haur edo txirrindularien pasagune edo guneetaz ohartarazten dutenak: hurbil halako erabiltzaileentzat gordetako guneak daudela adierazten dute.
- Bestelakoak.
Seinaleen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpiko zerrendak Hego Euskal Herriko arrisku seinaleak biltzen ditu, gainera, Espainiar estatuan erabiltzen direnak.
-
P-1
Lehentasuna bidegurutzean -
P-1a
Lehentasuna bidegurutzean eskuineko bidearekiko -
P-1b
Lehentasuna bidegurutzean ezkerreko bidearekiko -
P-1c
Lehentasuna bidegurutzean eskuinetik sartzen den bidearekiko -
P-1d
Lehentasuna bidegurutzean ezkerretik sartzen den bidearekiko -
P-2
Eskuinekoek lehentasuna duten bidegurutzea -
P-3
Semaforoak -
P-4
Jiratuz zirkulatzeko bidegurutzea -
P-5
Zubi mugikorra -
P-6
Tranbia-pasagunea -
P-7
Trenbide-pasagune langaduna -
P-8
Langa gabeko trenbide-pasagunea -
P-9a
Nahikoa hurbil, trenbide-pasagune bat edo zubi mugikor bat (eskuienan) -
P-9b
Hurbil, trenbide-pasagune bat edo zubi mugikor bat (eskuinean) -
P-9c
Oso hurbil, trenbide-pasagune bat edo zubi mugikor bat (eskuinean) -
P-10
Nahikoa hurbil, trenbide-pasagune bat edo zubi mugikor bat (ezkerrean) -
P-10b
Hurbil, trenbide-pasagune bat edo zubi mugikor bat (ezkerrean) -
P-10C
Oso hurbil, trenbide-pasagune bat edo zubi mugikor bat (ezkerrean) -
P-11
Langarik gabeko trenbide bateko trenbide-pasagunea -
P-11
Langarik gabeko trenbide bat baino gehiagoko trenbide-pasagunea -
P-12
Aireportua -
P-13
Bihurgune arriskutsia, eskuineko aldera -
P-13b
Bihurgune arriskutsua, ezkerreko aldera -
P-14
Bihurgune arriskutsuak, eskuineko aldera -
P-14b
Bihurgune arriskutsuak, ezkerreko aldera -
P-15
Zoru irregularra -
P-15
Konkorra -
P-15b
Sakangunea -
P-16
Aldapa handiko jaitsiera -
P-16B
Aldapa handiko igoera -
P-17
Galtzadaren estugunea. -
P-17
Galtzadaren estugunea eskuinetik. -
P-17b
Galtzadaren estugunea ezkerretik. -
P-18
Lanak. -
P-19
Zoladura irristakorra. -
P-20
Oinezkoak. -
P-21
Haurrak. -
P-22
Txirrindulariak. -
P-23
Etxe-abereen pasagunea. -
P-24
Lotu gabeko animalien pasagunea. -
P-25
Bi noranzkotako zirkulazioa. -
P-26
Lur-jausiak. -
P-27
Kaia. -
P-28
Hartxintxar solteak. -
P-29
Albo-haizea. -
P-30
Alboko koska. -
P-31
Auto-ilarak. -
P-32
Oztopoa galtzadan. -
P-33
Ikuspen urria. -
P-34
Zoladura irristakorra, izotzak edo elurrak eraginda. -
P-50
Beste arrisku batzuk.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- B Gidabaimena. Teoria Orokorra. AEOL. Eusko Jaurlaritza.