Augustin Pajou
Itxura
Augustin Pajou | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1730eko irailaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1809ko maiatzaren 8a (78 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Baptiste Lemoyne (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie royale de peinture et de sculpture (en) Les Neuf Sœurs (en) |
Genero artistikoa | erretratua |
Augustin Pajou (Paris, Frantzia, 1730eko irailaren 19a - Paris, 1809ko maiatzaren 8a) frantziar eskultorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean-Baptiste Lemoyne eskultorearen ikaslea izan zen, eta Madame du Barryrentzat lan egin zuen. 1748. urtean Erromako Eskultura saria irabazi zuen, eta Italian bizi izan zen hamabi urtez.
Versaillesko Operako eskulturazko apaindura egin zuen 1768-1770 urteetan. Gizon ospetsu batzuen irudiak egin zituen Luis XVI.ak eskatuta (Descartes, Pascal, Bossuet). Errege Jauregiko patioa zizelatu zuen Parisen. 1788. urtean Parisko Fontaine des Innocentes bukatzeko lana eman zioten, J. Goujonen estiloaren arabera egin zuena. Psyché abandonnée (1791) da Pajouren estatuarik ezagunena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augustin Pajou |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |