Bake Globalaren Indizea
Bake Globalaren Indizea (BGI) (Global Peace Index, Ingelesez) herrialdeetako bake-mailaren adierazlea da. Institute for Economics and Peace-ek prestatzen du, bake-institutuetako nazioarteko aditu talde batekin eta think tank-ekin batera; baita Sidneyeko unibertsitatearen Centre for Peace and Conflict Studies-ak, The Economist astekari britainiarraren inteligentzia unitateak prozesaturiko datuekin. 2007ko maiatzean sortu zen lehenengo lista eta urtero-urtero eguneratu da, indarkeri ezaren arabera herrialdeak sailkatzen dituen munduko lehenengo azterlana dela aldarrikatuz. Ikerlan hau Steve Killelea enpresari australiarrari bururatu zitzaion eta hainbat jende ospetsuek honen alde egin dute, hala nola: Dalai Lamak, Desmond Tutu artzapezpikuak, Muhammad Yunusek, Mary Robinson Irlandako presidente ohiak eta Jimmy Carter Estatu Batuetako presidente ohiak. Ikerlanak kontuan hartutako parametroak barne-aldagaiak (adibidez, indarkeri eta kriminaltasun mailak), zein kanpo-aldagaiak (gastu militarra edo parte hartzen ari den gerra kopurua) dira.
Metodologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerlanak adierazle askotan oinarrituta dago, guztira 24 adierazleetan. Beheko taulan adierazita daude hauek. Taulan agertzen diren siglak ingelesezko izenei dagozkienak dira: UCDP Uppsalako Gatazkari buruzko Datuen Programari dagokio eta Uppsalako unibertsitateak (Suedian) sortuta; EIU The Economist astekariaren Inteligentzia Unitatea da; UNSCT Nazio Batuen Justizia Kriminalaren Sistemako Krimen Operazio eta Joerei buruzko Inkestari dagokio; ICPS King's Collegeeko (Erresuma Batua) Ikasketa Penitentzialariaren Nazioarteko Zentroa da; IISS Ikasketa Estrategikoen Nazioarteko Institutuari dagokio eta BICC Bonnen Konbertsiorako Nazioarteko Zentroa adierazi nahi du.
# | Adierazlea | Datu-iturria | Urtea(k) | Xehetasunak |
---|---|---|---|---|
1 | Izandako barne edo kanpo gerren kopurua | UCDP | 2000tik 2005era | Guztizko kopurua |
2 | Kanpo-gerretan izandako hildakoak | UCDP | 2004tik 2005era | Guztizko kopurua |
3 | Barne-gerretan izandako hildakoak | UCDP | 2004tik 2005era | Guztizko kopurua |
4 | Barne gatazka maila | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
5 | Estatu mugakideekiko harremanak | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
6 | Beste herritarrenganako mesfidantza maila | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
7 | Populazioaren lekualdatze portzentajea | Munduko Bankua | 2003 | Biztanleria errefuxiatua, jatorrizko herrialdeko biztanleriarekiko. |
8 | Ezegonkortasun politikoa | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
9 | Giza Eskubideenganako errespetu maila (Terrore politikoaren eskala) | Nazioarteko Amnistia | 2005 | Eskala kualitatiboa |
10 | Ekintza terroristen posibilitatea | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
11 | Giza hilketa kopurua | UNSCT | 2004 eta 2002 | Aproposko erailketak, baita haur-hilketak ere, 100.000 biztanleko. |
12 | Kriminaltasun bortitzaren maila | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
13 | Agerpen bortitzen probabilitatea | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
14 | Atxilotuen kopurua | ICPS | 2006 | Jende atxilotua, 100.000 biztanleko |
15 | Polizia eta segurtasun taldeen kopurua | UNSCT | 2002 eta 2000 | Segurtasun zibilaren agenteak 100.000 biztanleko |
16 | BPG-rekiko gastu militarra | IISS | 2004 | Indar armatuetarako aurrekontu-partidak BPG-ren portzentajean adierazita |
17 | Militar kopurua | IISS | 2004 | 100.000 biztanleko denbora-osoan lan egiten duten militarrak |
18 | Ohiko arma nagusienen inportazioak | SIPRI | 2001tik 2005ra | Ohiko arma nagusienen inportazioak 100.000 biztanleko |
19 | Ohiko arma nagusienen esportazioak | SIPRI | 2001tik 2005ra | Ohiko arma nagusienen esportazioak 100.000 biztanleko |
20 | Nazio Batuekin batera egindako operazio militarrak | IISS | 2006tik 2007ra | Guztizko kopurua |
21 | Nazio Batuekin gabe egindako operazio militarrak | IISS | 2006tik 2007ra | Guztizko kopurua |
22 | Arma astunen kopurua | BICC | 2003 | 100.000 biztanleko armak |
23 | Armamendu arinaren baliakizuna | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
24 | Sofistikazio militarrerako gaitasuna | EIU | 2007 | Eskala kualitatiboa, 1etik 5era puntuatua |
1etik 5erako eskala erabiltzen ez zuten adierazleak, hurrengo formula erabiliz aldatu ziren: x=(x-Min(x))/(Max(x)-Min(x)), non Max(x) eta Min(x) adierazle horretarako balore altuenak eta baxuenak dira. 0 eta 1 arteko puntuazioak 1etik 5erako eskalara bihurtu zituzten. Banakako adierazleak klasifikatu zituen ikertzaile taldeak, beraien inportantziaren arabera. Azkenik puntuazioak bi azpi-indizeetan tabulatu ziren: barne-bakea, BGI-rako %60 balio du, eta kanpo-bakea %40.
Global Peace Index-ak atera zituen ondorio nagusiak:
- Bakeak beste adierazleekin (adibidez diru-sarrera mailarekin, hezkuntza mailarekin edota herrialde-integrazio mailarekin) korrelazioa du.
- Herrialde baketsuak gardentasun-maila handiak eta ustelkeri-maila txikiak izaten ohi dute.
- Herrialde txikiak, egonkorrak eta herrialde-blokeetako kideak puntuazio altuagoa izaterantz jotzen dute.
Analisi estatistiko bat egin zen, bake-faktore gehiago ateratzeko. Konkretuki, guztizko puntuazioarekin korrelazio handia zuten adierazleak bilatu ziren. 2007ko ikerketan zenbait herrialdeen ez egotea eman zen, hala nola, Bielorrusia, Islandia, Afganistan, Mongolia, Ipar Korea eta hainbat herrialde afrikarrak, 24 adierazleen datu fidagarriak ez baitzeuden.