Balalaika
Itxura
Balalaika | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | necked bowl lutes (en) eta Slavic musical instrument (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.321 |
Jotzailea | balalaikist (en) |
Balalaika[1] (errusieraz: балалa´йка, translit.: Balalaika) harizko musika tresna da, lautearen familiakoa, errusiar jatorria duena. Hiruki formako gorputza du, ia laua, erresonantzia aho txiki batekin goialdeko ertzetik gertu, masta luze bat eta metalezkoak edo tripazkoak izan daitezkeen hiru hari, hatzekin jotzen direnak (batzuetan larruzko plektro bat erabiltzen da metalezko harientzako).
Sei tamainatan eraikitzen da, piccolotik kontrabaxura, eta XVIII. mendean garatu zen antzekoa den dombra edo domba siberiar eta Erdialdeko Asiatarretik. Harietako bi soinu berean afinatzen dira, eta bestea laudun distantzia batera; adibidez, balalaikarik garrantzitsuena, soprano edo lehena, mi4, mi4 eta la4an afinatzen da.
Tamainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piccoloa
- Lehena
- Bigarrena
- Kontraltoa
- Baxua
- Kontrabaxua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia eta Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |