Balearrera
Balearrera edo Balearretako katalana Balear Uharteetan mintzatzen diren katalanaren dialektoen multzoa da, katalan dialektoen ekialdeko blokean sartuta. Balearrera dialektoaren barruan, azpidialekto hauek ditugu (uharte nagusi bakoitzeko, azpidialekto bat):
- mallorkera,
- eivissera, eta
- menorkera
Hiztunek balearrerari buruz duten ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiztun gehienen iritzia da —hizkuntzalariena bezalaxe— katalana dela beren hizkuntza. Hala ere, hizkuntzalariek ez bezala, beren dialektotzat ez dute balearrera aipatzen, baizik eta beren azpidialektoa: mallorkera (mallorquí) Mallorcan, eivissera (eivissenc) Eivissa uhartean, eta menorkera (menorquí) Menorcan.
Uharteotako talde minoritario batzuek balearrera Sa Llengo Baléà izendatu dute, eta beren hizkuntzatzat aldarrikatu: halaber, S'Academia de sa Llengo Balé akademia osatu dute. Hala ere, balearrerari ez zaio hizkuntza estatusik eman ezein erakunde zientifikotan edo administratibotan.