Batasuna
Batasuna | |
---|---|
Bozeramailea | Arnaldo Otegi |
Sorrera | 2001 |
Desegitea | 2003 (Hegoaldean)1 2013 (Iparraldean)2 |
Egoitza nagusia | Cordeliers karrika, 38, 2 64100 Baiona |
Ideologia politikoa | Euskal nazionalismo Ezker abertzale Independentismo Sozialismo |
1 Espainiar estatuan legez kanpo 2003tik. 2 Frantzian legezkoa 2013an desegin zen arte.[1] |
Batasuna Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista izan zen. 2003ko ekainaren 5etik alderdia legez kanpo zegoen Espainian, baina ez Frantzian. Horregatik, egoitza Baionara mugitu zen. Espainiako justiziaren eta Europar Batasunaren arabera, ETAren beso politikoa izan zen Batasuna.[2] 2013ko urtarrilaren 3an, Baionan emandako prentsaurreko batean alderdia desegiten zela iragarri zen.[1]
Ipar Euskal Herrian, Euskal Herria Bai koalizioaren barne egon zen Eusko Alkartasuna (EA) eta Abertzaleen Batasunarekin (AB) batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdia izen bereko prozesuaren (Batasuna prozesua) ondorioz sortu zen, ezker abertzaleko indarrak Euskal Herri osoa berne hartuko zuen erakunde politiko batean biltzeko asmoz. Prozesu horretan Herri Batasuna nahiz Euskal Herritarroketik zetozenak batu ziren batik bat. Batasuna bi alderdi horien historiaren jarraitzaile da, hortaz. Zenbait kidek alderdi berrian sartu ez eta Aralar alderdia sortu zuten, ETAren bortizkeria gaitzetsi nahi zutelako, besteak beste.
Txosten proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000ko urriaren 7an Lasarte-Orian bederatzi txosten proiektu aurkeztu ziren: sei, lehen txostenerako eta hiru, bigarrenerako.
Eraiki nahi dugun Herritarren Batasuna izeneko lehen txostenak hurrengo sei txosten hauek jaso zituen: Aralar, Arragoa, Bateginez, Igitaia eta Mailua, Piztu Euskal Herria eta Teilagorri.
Jarduteko ildo politikoa izeneko bigarren txostenak beste hiru txosten-proiektu hauek jaso zituen: Aralar, Bateginez eta Igitaia eta Mailua.
Bederatzi txosten proiektuak Batasuna prozesuko hirugarren fasean aurkeztu ziren eta Batzar Orokorrean bozkatu ziren. Hauek izan ziren emaitzak:
Eraiki nahi dugun Herritarren Batasuna [3] | |||||||
Txosten proiektua | Botoen ehunekoa | Boto kopurua | |||||
Bateginez | 68 | 3196 | |||||
Piztu Euskal Herria | 9 | 447 | |||||
Aralar | 7 | 345 | |||||
Igitaia eta Mailua | 1 | 60 | |||||
Abstentzioa | 11 | 504 | |||||
Boto zuria | 3 | 128 | |||||
Boto baliogabea | 1 | 42 | |||||
Guztira | 100 | 4722 |
Jarduteko ildo politikoa [3] | |||||||
Txosten proiektua | Botoen ehunekoa | Boto kopurua | |||||
Bateginez | 75 | 2656 | |||||
Aralar | 9 | 302 | |||||
Igitaia eta Mailua | 2 | 69 | |||||
Abstentzioa | 11 | 390 | |||||
Boto zuria | 3 | 118 | |||||
Boto baliogabea | 0 | 7 | |||||
Guztira | 100 | 3542 |
2002: legez kanpo uztea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002. urtetik Espainiar estatuan legez kanpokoa kontsideratzen dute justizia botereek, ETArekin nolabaiteko harremana zuela-eta. Frantzian, hala ere, legala izaten jarraitu zuen. Legez kanpoko egoerak zailtasunak ekarri dizkio Batasunari (hainbat kide espetxean, bere jarduera politikoa garatzea ilegala bihurtua, etab.). Dena den ezker abertzaleak Euskal Herriko kale zein hedabideetan presentzia garrantzitsua mantendu zuen.
2005eko apirilaren 17ko Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetan, Batasunak EHAK alderdiarentzat eskatu zuen botoa.
Batasuneko bozeramaile lanetan Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Pernando Barrena eta Ainara Armendariz ibili izan dira, nahiz eta bestelako agerpenak ere ugariak izan.
2007tik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko ekainean ETAk 2006ko maiatzean jakinarazitako su-etena ofizialki amaitutzat eman ondoren, Batasunaren aurkako ekinbide judizial zein polizialak areagotu egin ziren. Arnaldo Otegi, alderdiaren bozeramaile nagusia, espetxeratu egin zuten, "Espainiako erregea iraintzeagatik" torturari buruzko adierazpen batzuk zirela eta. Urriaren 2an Batasuneko Nazioarte Arloko arduradun Joseba Alvarez atxilotu zuten Donostian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batekin batera. Urriaren 4an, bestetik, Batasuneko 23 kide atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak Seguran (Gipuzkoa), Baltasar Garzon epaileraren aginduz. Tartean, poliziaren arabera, Batasuneko Mahai Nazionaleko 18 kide zeuden. Azkenean, sarekada honetan atxilotutako 17 kide espetxeratu zituzten Soto del Real espetxean (Espainia). 2008ko otsailaren 4an Baltasar Garzonek aginduta, berriz ere, Pernando Barrena eta Patxi Urrutia buruzagi nafarrak atxilotu zituen Espainiako Poliziak[4]. Otsailaren 11n, epaile berak Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak izatearen akusaziopean beste hamalau euskal herritar atxilotu zituzten, tartean Karmelo Landa ezaguna. Halaber, EHAK nahiz EAE-ANV alderdietako kideak ere atxilotu zituzten, eta alderdi ekintzailearen egoitzak itxi[5].
2008ko irailaren 24an polizia operazioa izan zen Ipar Euskal Herriko Batasuneko ustezko kideen aurka eta 14 lagun atxilotu ziren[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b "Fase politiko berri honetan" desegin egingo dela iragarri du Batasunak Baionan, Berria 2013-01-03
- ↑ Posición común 2003/482/PESC del Consejo de Europa, de 27 de junio de 2003. Lista de personas y organizaciones terroristas
- ↑ a b Batasuna webguneko artxiboaren arabera
- ↑ Pernando Barrena eta Patxi Urrutia atxilotu egin dituzte, Garzonen aginduz[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2008ko otsailaren 5a
- ↑ Ezker abertzaleko 14 kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Garzonen aginduz[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2008ko otsailaren 11
- ↑ Iparraldeko Batasunaren kontrako sarekada egin du Frantziako Poliziak[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2008ko irailaren 24a
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Batasunaren webgunea (ilegalizazioan internetetik kendua, artxiboaren bidez ikusi daitekeena, azkeneko eguneraketa 2003ko ekainean egina. Ikus bertsio zaharrak ikusteko Interneten artxiboa)
Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |
Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |