Bernhard von Bülow
Itxura
Bernhard von Bülow, (Klein-Fottbeck, 1849, maiatzaren 3a - Erroma, 1929ko urriaren 28a) printzea eta politikari alemaniar bat izan zen.
Husarretako ofizial (1870) izan zen lehengo, baina berehala ekin zion karrera diplomatikoari. Enbaxadore egon zen Bukaresten 1888-1897 urteen tartean eta Kanpo-arazoetarako estatu idazkari izatetik (1897) Inperioko kantzelari izatera pasa zen (1900-1909). Gilen II.ak bota zuen kargutik.
Egin zuen politikak Alemaniaren handitasuna eta nazioarteko indarra izan zituen helburu, baina ondorioa Europan Reicha isolatua geratzea izan zen eta gerora, Lehen Mundu Gerra eztanda egitearen arrazoietako bat.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |