Bidasoko uharteak
Bidasoko uharteak | |
---|---|
Geografia | |
Kokapena | Bidasoa |
Politika | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Udalerria | Irun |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 bizt. |
Bidasoko uharteak Bidasoa ibaiaren amaieran, Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan berean, Irunen, aurkitzen diren hiru ibai-uharte dira. Gipuzkoako hezegune garrantzitsuenak dira eta nazioarteko mailan babestuta daude, Txingudiko Badiaren Plan Bereziaren barruan.
Uharteen jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz ibaiaren jalkieraz sortutako lurrak dira. Urte luzeetan baratz-inguruak baziren, gaur egun hiruretatik bi basa egoeran daude eta bakarrik txalupaz hel daiteke bertara. Egun, esplotazioak Hirukanalen bakarrik mantentzen da; bertara joateko marea behera dagoenean pasabide gelditzen da.
Garrantzi ekologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekologikoki garrantzi handia dute.[1] Inguru hauetan aurkitzen diren espezie asko, bereziki landareak eta hegaztiak, ez dira Gipuzkoa edo Lapurdi osoan aurkitzen. Txingudiko Plan Berezian sartuta daude, erabeteko babespen beharraz. Administratiboki Irungo lurrak dira. Itsasgoran estalita geratzen diren gune lohitsuak dituen padura batean dago.
Mehatxuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plan Bereziaren martxa jartzearen atzerapena.
- Ezkutuko ehiza
- Kutsadura
- Espezie inbaditzaileak. Horietako bat Baccharis halimifolia landarea da.[2]
- Orokorrean gizakien eragina: kirozaleak, arrantzaleak, e.a.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bidasoa eta, atzean, Galera uhartea.
-
Galera uhartea Santiago zubitik ikusita.
-
Gizakien eragina handia da inguruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Estudio fitogeográfico y botánico de las Islas del Bidaosa. Egileak: P.J. Lozano eta I. Alagon.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Euskal Herriko uharteak | ||
---|---|---|
Aketx • Amuitz • Bedua • Berens • Billao • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro • Konpantzia |