Edukira joan

Biskuit

Wikipedia, Entziklopedia askea

Buztingintzan, biskuita (biscuit) terrakotaren lehen egostearen emaitza da, baina sarriago, emaitza horri berari esaten zaio biskuit, lehengaia, buztina ez den bitartean, baizik eta kaolina, kuartzoa edo feldespatoa.

Teknika hau, XVIII. mendearen erdialdean erabiltzen hasi zen, batez ere Frantzian, Sèvreseko lantegian, eta Italian, Napoliko Real Fabbrica di Capodimonten. Garai honetan, modan jarri ziren estatuatxoak eta artzaintza eszenen multzoak. XIX. mendean, biskuitaren bidez egin ziren panpina ugari.

Biskuita egitek labeak, 900 eta 1000º artean egon behar du, eta, ezinbesteko baldintza bat, airea igaro behar dela da, herdoiltze egoki bat gerta dadin.

Biskuitezko zeramika, zuria, distirarik gabea eta oso hauskorra da, eta, beraz, soilik apaindura gisa erabiltzen da estatuatxo eta beste objektu batzuetan. Ez da egokia baxera egiteko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]