Bizitzeko poza (Matisse)
Bizitzeko poza (Matisse) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri Matisse |
Sorrera-urtea | 1906 |
Izenburua | Le Bonheur de Vivre (Joy of Life) |
Mugimendua | fauvismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 176,5 () × 240,7 () cm |
Genero artistikoa | biluzia |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Barnes Foundation (en) |
Bilduma | Barnes Foundation (en) |
Inbentarioa | BF719 |
Jabea | Leo Stein |
Historia | |
Erakusketak | Q59773460 |
Bizitzeko poza (frantsesez: Le bonheur de vivre) 1905 eta 1906 artean, Parisen Henri Matissek, olio muhise gaineko teknika erabiliz egin zuen margolana da. Filadelfiako Barnes Fundazioan erakusten da. Lehen aldiz, 1906ko Salon des indépendants erakusketan aurkeztu zen; koloreek, bereziki kadmio koloreek eta distorsioek, haserre eragin zuten publiko artean.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan handia da: 174 × 238,1 zm. ditu. Pintura honetan, emakume eta gizon biluziak elkarren artean dibertitzen dira, musika jotzen dute eta kolore distiratsuko paisaiaz dantzatzen dute. Lanaren testuinguru nagusian, La Danse (1909-10) margolanean irudikatutako gaiaren antza duen pertsonaia-talde bat dago.
Oihal honek Matisse eta fauvisten arteko lehen haustura erakusten du. Neurri batean inspiratu zuen Pablo Picassoren Avignongo Andereñoak lanarekin batera, margolaritzaren modernismoaren zutabeetako bat da.
Teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Grenobleko European Synchrotron Radiation Facility lantegiaren erradiazio-instalazioan egindako ikerketa batek artearen munduari erakutsi zionez, Matissek pintura honetan erabili zuen kadmio horiko pigmentua oxidazio-prozesu bati lotuta dago argitan egon den bitartean, gero uretan oso disolbagarria eta bereziki koloregabea den kadmio sulfato bihurtzeko. Horrek azaltzen du margolanak pairatzen ari den degradazioa.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20151222120307/http://www.barnesfoundation.org/about/press/coverage/matisse-mystery
- ↑ https://france3-regions.francetvinfo.fr/auvergne-rhone-alpes/quand-synchrotron-grenoble-permet-expliquer-deterioration-du-jaune-matisse-762476.html