Blitz
Blitz | |||
---|---|---|---|
Ingalaterrako gudua | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
Londres, 1940ko irailaren 7a. | |||
Data | 1940ko irailaren 7tik 1941eko maiatzaren 11a | ||
Lekua | Erresuma Batua | ||
Koordenatuak | 51°30′N 0°06′W / 51.5°N 0.1°W | ||
Emaitza | Alemaniar porrot estrategikoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Blitz delakoa, Bigarren Mundu Gerran eta 1940ko irailaren 7tik 1941ko maiatzaren 10 arte, Hirugarren Reicharen Luftwaffe aire armadak Erresuma Batuan burututako bonbardaketa kanpainia iraunkorra izan zen. Bonbardaketa kanpainia hau Ingalaterrako Guduaren barnean jazo zen. Izendapena Blitzkrieg ("Tximista Gerra") alemaniar hitzetik dator.
Bonbardaketa kanpainia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, industria jomugak eta Londres hiriburuaren aurkako bonbardaketak Londres hiriburuaren aurka izan ziren, eta Adolf Hitler eta Hermann Göringen asmoa Britainiar Aire Armada suntsitzea izan zen, honela Erresuma Batuko aire eremuaz nagusituz, Erresuma Bstua itsaso eta lurrez inbaditzeko. Baina beren lehenbiziko betekizunean hutsegiten ari zirela ikusirik, hainbat hirietan bonbardaketa iraunkorrak burutzeko igaro ziren.
Hiri bonbardatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorioz, Erresuma Batuko hamasei hiri gutxienez 100 tona lehergailez bonbardatu ziten. 267 egunez, Londres 71 aldiz erasotua izan zen, Birmingham, Liverpool eta Plymouth zortzi aldiz, Bristol sei aldiz, Glasgow bost aldiz, Southampton lau aldiz, Portsmouth eta Hull hiru aldiz eta Belfast, Birmingham, Cardiff, Clydebank, Coventry, Greenock, Sheffield, Swansea, Liverpool, Kingston upon Hull, Manchester eta Nottingham hiriek ere bonbardaketan jadan zituzten. Alemaniarrek Irlandako Dublin hiriburua ere behin bonbardatu zuten, bertsio batzuen arabera britainiar hiri bat zelakoan nahastuta, eta besteen arabera Alemaniak Irlandari gerran ez sartu eta aliatuei laguntzarik ez emateko oharpen gisa.