Bogdan Suchodolski
Bogdan Suchodolski (1903ko abenduaren 27a - 1992ko urriaren 2a) poloniar filosofoa izan zen, bereziki pedagogiaren eremuan ekarpenak egin zituena, marxismoaren ikuspuntutik. Gizarte sozialistako gizaki berria eratzeko garatu beharreko hezkuntza sistemaren ezaugarriak ezarri zituen, horretarako historian zehar izandako hezkuntzaren bilakaera ere aztertuz. Horretarako, besteak beste, lan intelektual nahiz fisikorako hezi beharra eta bizitza osorako hezkuntza proposatu zituen, hezkuntza burgesaren dualismoa gaindituz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sosnowiec (Polonia)-en jaio zen 1903ko abenduaren 27an. Lviveko Unibertsitatean irakasle bezala aritu zen 1938an, baita ere Varsoviako Unibertsitatean 1946tik 1970ra bitartean. Horrez gain, Zientzia Pedagogiakoaren Institutuan zuzendari lanetan aritu zen 1958 eta 1968 urteen bitartean.
Polish Academy of Learning-eko (PAU) kide izan zen 1946 geroztik, eta geroago Polish Academy of Sciences-ekoa (PAN). 1965 eta 1970 urteen bitartean, PANeko idazkariorde bezala aritu zen lanean eta 1958tik 1974ra Zientzia Pedagogikoko Akademiako presidentea izan zen.
1982ko abenduaren 20an, Suchodolski Kultur Kontseilu Nazionaleko presindete izendatu zuten eta 1985tik 1989ra Sejm-eko mariskal nagusi bezala aritu zen.
Berlingo Unibertsitateko, Lomonosov Moscow State University-n, Padua Unibertsitatea, Opole Unibertsitateko Pedagogia Zientzietako eta Pedagogiaren Zientzien Akademia eta Silesiako Unibertsitateko ohorezko tituluak jaso zituen.
Suchodolski, hezkuntza, zientziaren historia eta poloniar filosofiaren inguruko lanen egilea da.
Azkenik, 1992ko urriaren 2an hil zen Konstancin-Jeziornan hil zen.
Bere pedagogia eta teoriak (pedagogia sozialista)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan teoriko ugari idatzi zituen, materialismo eta idealismo alemanen eragina izanik. Kontraesanak, esperantzak eta fustrazioak adierazten ditu, gizaki berri baten sorrerarako. Prezesu honetan, Suchodolskiren ustez, hezkutzak jokatzen du paper garrantzitsuena.
Hezkuntzaren kritika bat egiten du, esanez, gazteak ez dutela behar bezalako prestakuntza jasotzen eta bizitza sozial eta kulturalean bizi izango diren egoera desberdinei aurre egiteko baloreak ez direla behar bezala sustatu era irakasten. Horregatik, hezkuntza sozialista batetan oinarritzen da, non etorkizun positiboa edukiko duen eta bere helburuak gizartean, kulturan eta lanean garrantzia jartzea izango diren.
Suchodolskiren pedagogia sozialista, lana eta ikasketak integratzeko gai izan behar da, tradizionalki bananduak . Gazteek ez dute lan egin behar soilik produzitzeko, baizik eta ikasten, hazten eta garatzen diren bitartean hezteko.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wychowanie moralno-społeczne (1936)
- Uspołecznienie kultury (1937)
- Skąd i dokąd idziemy? Przewodnik po zagadnieniach kultury współczesnej (1943/1999)
- Wychowanie dla przyszłości (1947/1968)
- O pedagogikę na miarę naszych czasów (1958)
- Narodziny nowożytnej filozofii człowieka (1963)
- Rozwój nowożytnej filozofii człowieka (1967)
- Trzy pedagogiki (1970)
- Komisja Edukacji Narodowej (1972)
- Problemy wychowania w cywilizacji współczesnej (1974)
- Komeński (1979)
- Kim jest człowiek? (1985)
- Wychowanie mimo wszystko (1990)