Briareo
Briareo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Egeon |
Familia | |
Aita | Urano eta Egeon |
Ama | Gaia |
Ezkontidea(k) | Zimopolea |
Seme-alabak | Oiolika, Sikanos (en) eta Aetna (en) |
Anai-arrebak | Koto eta Gies |
Greziar mitologian, Briareo[1] (grezieraz Βριαρεως Briareôs, Βριαρηος Briarêos edo Οβριαρεως Obriareôs, "indartsua", latinez Briareus), Hekatonkiro bat zen, ehun beso eta berrogeitamar burudun erraldoi bat, Urano eta Gearen semea eta Koto eta Gigesen anaia. Homeroren Iliadan, gizakiek Egeon deitzen zuten, hau, itsasoko jainko baten izena ere baden arren, iturri batzuen arabera, bere aita izango zena. Beste batzuetan, gainera, Talasaren semea izango litzateke, itsasoko jatorrizko jainkosa, edo Eter eta Gearena.
Bere anaiekin batera, Tartaroan giltzaperatu zuten, lehenik Uranok eta gero Kronosek, azken honi, lehena garaitzen lagundu ziotelarik, Zeusek askatu eta Titanomakian lagundu zioten arte. Zeusen aliatu leiala, Tetisek deitu zuen, jainko gorena Herak, Ateneak eta Poseidonek kateatu zutenean, tronutik kentzeko. Bere zerbitzuen sari gisa, Zimopolearekin ezkondu zen, Poseidonen alaba bat, eta berarekin bizitzen jarri zen Ozeano ibaitik gertu zegoen jauregi batean. Honekin, Oiolika eta Etna lamien aita izan zen.
Aristotelesek, Herkulesen Zutabeak, aurretik, Briareorenak izan zirela dio, baina, Herakles edo Herkulesek lurra eta itsasoa purifikatu eta, honela, gizakien ongile bihurtu ondoren, hauek, heroia ohoratu zuten, Briareoren izena Heraklesenagatik aldatuz.
Kixotea liburuan, lehen zatiko zortzigarren atalean, Briareoren aipamen bat egiten da. Honela dio:
« | Guzti honetara, haize apur bat altxatu zen, eta aspa handiak mugitzen hasi ziren, On Kixotek, hori ikustean, zera esan zuelarik: Briareorenak baino beso gehiago mugitzen badituzue ere, ordaindu beharko didazue! | » |