Edukira joan

Cagliari

Koordenatuak: 39°13′N 9°07′E / 39.22°N 9.12°E / 39.22; 9.12
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cagliari
Castéddu
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sardinia
Uharte Sardinia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Cagliari
AlkateaPaolo Truzzu
Izen ofizialaCagliari
Jatorrizko izenaCastéddu
Posta kodea09121–09131 eta 09134
ISTAT kodea092009
Geografia
Koordenatuak39°13′N 9°07′E / 39.22°N 9.12°E / 39.22; 9.12
Map
Azalera86,05 km²
Altuera4 m
MugakideakCapoterra, Elmas, Quartu Sant'Elena, Quartucciu, Sestu, Assemini, Monserrato eta Selargius
Demografia
Biztanleria148.117 (2023ko urtarrilaren 1a)
−5.989 (2018)
Dentsitatea1.721 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia070
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakPisa, Padua, Buenos Aires eta Kaliningrad
Katastro kodeaB354
Sailkapen sismikoa4 (Oso txikia)
MatrikulaCA
comune.cagliari.it

Cagliari (sardinieraz: Casteddu) izen bereko probintziaren udalerri nagusia da, Sardiniako (Italia) hegoaldean eta kostaldean kokatuta dagoena. Probintziako hiriburua izateaz gain, eskualde osokoa ere bada. Mediterraneoko portu handienen artean dago gaur egun.

Metropoli-gunea ondoko udalerriek ere osatzen dute: Elmas, Assemini, Capoterra, Selargius, Sestu, Monserrato, Quartucciu eta Quartu Sant'Elena.

    Datu klimatikoak (Cagliari (1981-2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.4 15.0 17.1 19.5 23.8 28.2 31.4 31.7 27.9 23.7 18.8 15.5 22.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.9 10.2 12.1 14.5 18.4 22.5 25.6 25.9 22.7 18.9 14.3 11.1 17.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.4 5.5 7.2 9.4 13.1 16.8 19.7 20.2 17.5 14.1 9.9 6.8 12.2
Euria (mm) 40.7 40.4 33.6 42.2 20.7 10.0 3.1 7.5 35.7 49.1 62.7 49.6 395.3
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 7 6 6 7 4 2 1 1 5 6 8 8 61
Eguzki orduak 150 163 209 218 270 311 342 321 243 209 150 127 2726
Iturria: meteo-climat-bzh.dyndns.org[1]

Historia luzeko hiri zaharra da, hainbat zibilizaziotan presente egon dena. Sardiniako Erresumaren hiriburua izan zen 1324tik 1720ra eta 1798tik 1815era.

1626an Cagliariko Unibertsitatea sortu zen, Sardiniako kulturan garrantzi handiko instituzioa.

Cagliari Calcio hiriko futbol taldeak 1970ean Italiako Liga irabazi zuen, behin bakarrik lortutako balentria izanik.

Eraikin nagusien artean, San Saturninoko Basilika paleokristaua XII. mendean berriztatu eta kontsakratu zuten, XIII. mendean Katedrala eraiki zuten eta 1606an Unibertsitatea.

XX. mendeko hasieran azkenik Art Nouveauko hainbat etxe egin zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]