Edukira joan

Camden

Koordenatuak: 51°32′34″N 0°09′34″W / 51.5428°N 0.1594°W / 51.5428; -0.1594
Wikipedia, Entziklopedia askea
Camden
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaGeorgia Gould (en) Itzuli
Posta kodeaEC, N, NW, W eta WC
Geografia
Koordenatuak51°32′34″N 0°09′34″W / 51.5428°N 0.1594°W / 51.5428; -0.1594
Map
Azalera21,7895 km²
MugakideakWestminster Hiria, City of London, Brent, Barnet, Haringey eta Islington
Demografia
Biztanleria262.226 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea12.035 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia020
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakAbu Dis eta Luxenburgo
camden.gov.uk

Camden (ingelesez: London Borough of Camden) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015eko erroldaren arabera 241.100 zituen 21,8 kilometro koadroko azaleran. Udalerriko turismogunerik garrantzitsuena British Museum da, munduko laugarren museorik bisitatuena da eta Erresuma Batuko lehena. Honetaz gain Camden Towngo kale merkatu ezaguna ospatu ohi da, Camden Market.

1801 urterako jadanik baziren bertan hainbat parrokia eta guztien artean 96.795 biztanle osatzen zituzten. XIX mendean trenbidea iristearekin batera populazioak gora egin zuen eta 1891 urtean 376.500 biztanle ziren eta txabola auzo erraldoiak kentzeko lanari ekin zioten agintariek.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren londrestar ugarik erdigunetik atera eta inguruko auzoetara jo zuten eta Camden inguruan etxeak berreraiki ziren. Hurrengo urteetan ordea industriak behera egin zuen eta populazioa ere hamarkadaz hamarkada jeitsi egin zen, 1981 urteko erroldan 161.100 biztanle izateraino.

Udalerria bera 1965 urtean eratu zen Hampstead, Holborn eta St Pancras udalerriek bat egin zutenean. Izena Camden Townek ematen dio, historikoki erabili den izena baita.

Udalerria honako auzoek osatzen dute:

  • Kentish Town
  • Kilburn
  • Kings Cross
  • Primrose Hill
  • Somers Town
  • South Hampstead
  • St Pancras
  • Swiss Cottage
  • West Hampstead

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]