Caroline van der Plas
Caroline van der Plas | |||
---|---|---|---|
2021eko martxoaren 31 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cuijk (en) , 1967ko ekainaren 6a (57 urte) | ||
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma | ||
Bizilekua | Deventer (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Farmer–Citizen Movement (en) Christian Democratic Appeal (en) | ||
Caroline van der Plas, jaiotzaz Carolina Ann Maria van der Plas Fitzpatrick (Cuijk, Herbehereak, 1967ko ekainaren 6a) kazetari eta politikaria da, Estatu Orokorretako Ordezkarien Ganberako diputatua 2021az geroztik.[1] CDAko kide izan zen, eta 2019an utzi zuen. Nekazarien eta Herritarren Mugimenduaren (BBB) sortzaile eta liderra da.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Van der Plas Cuijken jaio zen 1967an, aita holandarra eta ama irlandarra. Haren aita, Wil van der Plas (1937-2014), kirol-kazetaria izan zen eta Deventer Dagblad eskualdeko egunkarirako lan egin zuen,[3][4] ama Nuala Fitzpatrick Kristau Demokrata (CDA) deiturikotik erretiratutako politikaria da. Deventerko Udalean zinegotzi izan zen.
Kazetaritza ikasi zuen.
Politikari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CDAko kide gisa behin eta berriz kritikatu zuen alderdiak ez zituela ordezkatzen nekazaritza-sektorearen interesak. 2019ko eskualde-hauteskundeen ondoren utzi zuen alderdia, eta urriko nekazarien protesta orokorrei erantzuteko sortu zuen Nekazarien eta Herritarren Mugimendua (BBB).[2][5]
2020ko urriaren 17an, Van der Plas BBBko lijsttrekker (hautagaia) hautatu zuten aho batez. 2021eko hauteskunde orokorretarako kanpainaren ardatza nekazaritzako boto-emaileen aldarrikapenak izan ziren, besteak beste, Hagatik gutxienez 100 km-ra egongo den "Landarako Ministerioa" sortzeko proposamena eta neonicotinoideen gaineko debekua kentzea.[5][6][7] Alderdiak aulki bat lortu zuen Ordezkarien Ganberan, Van der Plasek 2021eko martxoaren 31tik aurrera.[8][9]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Van der Plas Deventerren bizi da eta bi seme-alaba ditu.[3] Jan Gruben senarra 2019an hil zen pankreako minbiziaz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «C.A.M. (Caroline) van der Plas» www.parlement.com.
- ↑ a b «BoerBurgerBeweging (BBB)» Rijksuniversiteit Groningen 2021-07-27.
- ↑ a b c «BoerBurgerBeweging (BBB)» Rijksuniversiteit Groningen 2021-07-27.
- ↑ «Wilhelmus Gualbertus Hermanus (Wil) van der Plas ✝ 13-08-2014 overlijdensbericht en condoleances - Mensenlinq.nl» Mensenlinq.
- ↑ a b «Caroline van der Plas, la líder del partido de los granjeros que llegó en tractor al Parlamento de los Países Bajos» La Voz de Galicia 2023-03-17.
- ↑ B.V, Agrio Uitgeverij. «Caroline van der Plas gekozen als lijsttrekker BoerBurgerBeweging | Agraaf.nl - Landbouwnieuws voor West-Nederland» Agraaf.nl.
- ↑ «La victoria del partido de la protesta agrícola en Países Bajos pone contra las cuerdas al Gobierno» La Vanguardia 2023-03-16.
- ↑ «Definitieve uitslag verkiezingen: VVD 34 zetels, D66 24 en vier nieuwe partijen» RTL Nieuws 2021-03-26.
- ↑ «Nieuwe Tweede Kamer in drie etappes beëdigd» nos.nl 2021-03-31.