Edukira joan

Casual mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Casual mugimendua edo casualismoa hiri tribu bat da, gehienetan hooliganekin lotua. Markadun arroparekin janzten dira poliziek eta talde aurkarietako kideek ezagut ez ditzaten. Casual mugimendua futbola, musika eta modarekin oso loturik dago.

Casual mugimendua futbolean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Casual mugimendua 1978. urtean jaiotzen da Ingalaterran, Liverpool F.C.ko jarraitzaileak marka italiarrak eta frantziarrak batez ere janzten hasi zirenean. Moda kulturalen adar bat kontsideratu dezakegu. Musikari oso lotuta egon ohi dira. Historikoki casualismoa 60-70-eko hamarkaden fruitua da. Batez ere futbol munduan sartutako modsen adar bat. Hamarkada hautan ikusten hasi ziren lehenengo aldiz skinheadak futbol zelaietako harmailetan. Bigarren denboraldia revival mod deiturikoa Britainia Handian eman zen 70-80 hamarkaden artean. Hamarkada hauetan Ska talde berriak sortu ziren (The Specials edo Bad Manners bezala) eta bultzada berri bat eman zitzaien Mod eta Skinheden subkulturei Britainia Handian.

Casualismoaren finkatzea Liverpooleko supporterrei (jarraitzaileei) egozten zaie. Frantzian St Etienneren aurkako partida bat ikustera joan ondoren Frantziako eta Italiako marka ospetsuak jantzita bueltatu ziren. Orduan ohartu ziren poliziak bere arreta skinhead eta mod itxurako gazteengan jartzen zuela eta ez markadun arropa zeramaten gazte haiengan. Honenbestez, beste edozein gazte tribu ez bezala, gazteek casualei erraztasunak ematen zizkieten talde txikietan banatzeko eta talde aurkarietako zaleekin istiluak sortzeko.

80-ko hamarkadaren hasieran casualen estetika jada definiturik zegoen. Lehenengo aldiz gazte mugimendu bat harmailetan hasi eta gero kaleetara zabaldun zen, eta ez alderantziz skinhead, mod eta punkekin gertatu zen bezala. Kultura honek erabiltzen zituen marka aipagarrienetakoak hurrengoak dira: Lacoste, Burberry, Diadora, Benetton, Adidas, Stone Island, Fred Perry, Lonsdale, Paul & Shark, Raplh Lauren, etb.

Britainia Handian entzuten zen genero musikal underground garrantzitsuena Oi! Generoa zen, eta oraindik entzuten jarraitzen dena. Musika genero hau casualen mugimendua eta skinhead ingeles mugimenduarekin oso loturik dago. Perkele, Sham69, Cock Sparrer bezalako talde mitikoek sortzen dute. Politikoki batzuk arrazakeriaren aurka agertzen dira, beste batzuk apolitiko bezala... baina guztiak hooliganismoarekin lotuta. Denborarekin zenbait gustu musikal finkatzen joan da casualen artean eta The Jam, Oasis, Arctic Monkeys bezalako taldeak aipa daitezke casual ingelesen gustu musikalen artean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]