Charles Manson
Charles Manson | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Milles Maddox |
Jaiotza | Cincinnati, 1934ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Spahn Ranch (en) |
Heriotza | Bakersfield, 2017ko azaroaren 19a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosalie Willis (en) Leona Stevens (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | National Training School for Boys (en) Arroyo High School (en) Gibault School for Boys (en) Pasadena City College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kriminala, cult leader (en) , serieko hiltzailea eta musikaria |
Altuera | 157 zentimetro |
Musika instrumentua | gitarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
charlesmanson.com | |
Charles Milles Manson (1934ko azaroaren 12a, Cincinnati, Ohio – 2017ko azaroaren 19a, Bakersfield, Kalifornia) estatubatuar kriminal bat izan zen.
Manson Familia edo Familia izeneko sekta baten sortzailea izan zen eta hauekin batera hainbat erailketa burutu zituen, horien artean ospetsuena 1969ko abuztuaren 9an Roman Polanski zinema zuzendariaren Beverly Hills hiriko etxebizitan jazotako hilketa izan zen. Bertan Polanskiren bikotekide zen Sharon Tate aktorea eta bere gonbidatuak hil zituzten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazterik, baztertua bizi izan zen, lapurretak eta beste delitu txiki batzuk eginez. 1967an The Family elkarte erlijiotsu modukoa sortu zuen, LSD eta beste drogen menpekoak baliatuz, eta Kaliforniako kostaldean zehar hildakoak agertzen hasi ziren, basatiki hilak.[1]
1969. urtean atxilotua, epaitua eta krimen horien eragile izateagatik bizi guztirako espetxeaz zigortu zuten. Atxilotu zutenetik hil zen egunera arte espetxeratua egon zen. Kartzelaldian espetxeko bi preso birritan gutxienez hura hiltzen saiatu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Manson |