Edukira joan

chmod

Wikipedia, Entziklopedia askea

chmod (change mode) fitxategi edo direktorio baten sarbiderako baimenak definitzeko balio duen UNIX inguruneetako komandoa da. Fitxategi bakoitzak 9 balio ditu baimen hauek adierazteko, baiezta edo ezezta daitezkeenak.

chmod komandoaren egitura hau da:

 $ chmod [aukerak] modua[,modua] fitx1 [fitx2 ...]

Fitxategiaren Baimenak ikusteko ordea, beste komando hau erabiltzen da:

 $ ls -l fitxategi

Fitxategi bakoitzak baimen ezberdinak izan ditzakete erabiltzaile talde ezberdinetarako. Hauek dira Erabiltzaile taldeak:

Erreferentzia erabiltzaile klaseak Deskribapena
u erabiltzailea (user) jabea
g taldea (groups) fitxategiaren taldean dauden erabiltzaileak
o besteak (others) gainontzekoak
a denak (all) denak batera, ugo

Erabiltzaile horiek izan ditzaketen baimenak hauek dira:

Modua baimena Deskribapena
r read (irakurketa) Fitxategi edo direktorio bat irakurtzeko baimena.
w write (idazketa) Fitxategian aldaketak egiteko baimena.
x execute (exekutatzea) Fitxategia exekutatzeko baimena.
X special eXecute (exekutatze berezia) modu bereziak
s setuid/gid modu bereziak
t sticky modu bereziak

Baimen esleitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baimenak bi eratara eslei daitezke sinbolo bidez (erabiltzaile eta baimenak zehaztuz) edo zenbaki bidez (erabiltzaile bakoitzerako baimenak adierazten dituen zenbaki bat sartuz):

Sinbolo bidezkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baimenak esleitzerakoan hainbat modu daude

Eragiketa Deskribapena
+ adierazitako moduak batzen dizkio adierazitako klaseari
- adierazitako moduak kentzen dizkio adierazitako klaseari
= adierazitako moduak ezartzen dizkio adierazitako klaseari

Irakurketa eta idazketa baimenak esleitzea karpeta edo direktorio baten jabea eta talderi:

 $ chmod ug+rw karp1
 $ ls -ld karp1
 drw-rw----   2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1

Denei fitxategi baten idazketa baimena kentzea:

 $ chmod a-w fitx1
 $ ls -l fitx1
 -r-xr-xr-x   2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua fitx1

Karpeta baten erabiltzaile eta taldeari irakurketa eta exekutatze baimenak soilik ezartzea eta idazketa baimenik ez dutela izango ziurtatzen da:

 $ chmod ug=rx karp1
 $ ls -ld karp1
 dr-xr-x---    2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1

Zenbaki bidezkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# baimenak
7 (111) (rwx) Osoa
6 (110) (rw-) Irakurri eta idatzi
5 (101) (r-x) irakurri eta exekutatu
4 (100) (r--) irakurri bakarrik
3 (011) (-wx) idatzi eta exekutatu
2 (010) (-w-) idatzi soilik
1 (110) (--x) exekutatu bakarrik
0 (000) (---) baimenik gabe

Karpeta baten Jabeari baimen guztiak ematea eta beste erabiltzaileei idazteko baimena ez ematea:

 $ chmod 755 karp1
 $ ls -l karp1
drwxr-xr-x 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1

baimen guztiak ematea fitxategi bati:

 $ chmod 777 fitx2
 $ ls -l fitx2
-rwxrwxrwx 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua fitx2

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]