Christchurch
Itxura
Christchurch Christchurch Ōtautahi Ōtautahi | |
---|---|
hiria | |
Christchurch hiria Port Hills menditik ikusita. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Eskualdea | Canterbury eskualdea |
Izen ofiziala | Christchurch Ōtautahi |
Jatorrizko izena | Christchurch Ōtautahi |
Posta kodea | 8011, 8013, 8014, 8022, 8023, 8024, 8025, 8041, 8042, 8051, 8052, 8053, 8061, 8062, 8081, 8082 eta 8083 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°31′52″S 172°38′10″E / 43.5311°S 172.6361°E |
Azalera | 452 km² |
Altuera | 0-920 |
Demografia | |
Biztanleria | 383.200 (2020ko ekainaren 30a) 25.138 (2018) |
Dentsitatea | 854.2 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1848 |
Telefono aurrizkia | 03 |
Ordu eremua | UTC+12:00 eta UTC+13:00 |
Hiri senidetuak | Seattle, Bahía Blanca, Wuhan, Adelaide, Christchurch (Dorset), Kurashiki, Lanzhou eta Songpa District (en) |
http://www.ccc.govt.nz/ www.ccc.govt.nz |
Christchurch edo Ōtautahi (maorieraz "Tautahiren lekua") Zeelanda Berriko bigarren hiririk handiena da, Auckland ondoren.
Hego Uhartearen ekialdeko kostaldean eta Canterbury eskualdean dago.
359.900 biztanle zituen 2005ean.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Christchurch) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22.5 | 22.2 | 20.4 | 17.8 | 14.6 | 11.7 | 11.3 | 12.4 | 14.9 | 17.4 | 19.2 | 21.2 | 17.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 12.2 | 12.1 | 10.6 | 7.7 | 4.5 | 2.1 | 1.9 | 2.9 | 5.1 | 7.2 | 8.8 | 10.6 | 7.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 42 | 39 | 54 | 54 | 58 | 66 | 79 | 69 | 45 | 53 | 44 | 49 | 648 |
Euri egunak (≥ 1.0mm) | 6 | 6 | 6 | 7 | 7 | 9 | 9 | 8 | 7 | 7 | 7 | 7 | 85 |
Eguzki orduak | 230 | 196 | 183 | 161 | 142 | 119 | 124 | 148 | 165 | 198 | 215 | 221 | 2100 |
Hezetasuna (%) | 72.9 | 79.7 | 79.0 | 83.2 | 85.6 | 87.0 | 87.3 | 85.0 | 78.7 | 73.5 | 71.9 | 71.5 | 79.6 |
Iturria: [1] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkeologia ikerketen arabera inguru honetako lehenengo biztanleen aztarnak 1250 ingurukoak izango ziren, "moa" jende ehiztarienak hain zuzen ere.
- XVI. mendean "waitaha" tribua heldu zen, eta honen ostean "Ngati Mamoe" eta "Ngāi Tahu" tribuak. Azken hauek izan ziren bertan europarrak topatuko zituztenak.
- 1850eko abenduaren 16an iritsi ziren 4 itsasontzitan Londresko "Canterbury Association" izeneko eliz-elkarteak bidalitako lehenengo 792 erromes.
- 1863an Zeelanda Berriko lehendabiziko trenbide publikoa zabaldu zuten Ferrymead eta Christchurch lotuz.
- 1881ean hiriko katedral anglikanoa, neogotiko estilokoa, kontsakratu zuten. Hurrengo urteetan hiru lurrikara jasan zituen, baina kalterik handienak 2011koaren ostean pairatu zituen.
- 2010eko irailaren 3an 7.1 graduko lurrikarak kalte materialak eragin zituen hirian.
- 2011ko otsailaren 22an beste lurrikara batek hiria jo zuen, oraingo honetan bortitzagoa 6.3 graduko magnitudea eduki arren. Izan ere, 150 hildako baino gehiago laga zuen.
Antartikarako abiapuntua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christchurchek historikoki garrantzitsua izan da Antartikako esploraziorako, izan ere Robert Falcon Scottek eta Ernest Shackletonek Lytteltongo portua erabili zuten abiapuntu moduan XX. mendeko hasieran. Horrekin lotuta, hainbat material ikusgai dago gaur egun hiriko Canterbury Museoan. Halaber, "International Antarctic Centre" izeneko zentroa zabalik dago bisitarientzat.
Bestela, izoztutako kontinentearekin loturak aireportuaren bidez egiten dira azken hamarkadotan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.niwascience.co.nz/edu/resources/climate/ NIWA Science climate data
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Ingelesez) Christchurch hiriko webgune ofiziala