Claudia Jones
Claudia Jones | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Port-of-Spain, 1915eko otsailaren 15a |
Herrialdea | Trinidad eta Tobago |
Bizilekua | Port-of-Spain New York Londres |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Londres, 1964ko abenduaren 24a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta militante politikoa |
Enplegatzailea(k) | Daily Worker (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista |
Claudia Jones, jaiotzez Claudia Cumberbatch (Port-of-Spain, Trinidad eta Tobago, 1915eko otsailaren 15a - Londres, 1964ko abenduaren 24a), Trinidad eta Tobagon jaiotako kazetaria eta feminismo eta antiarrazakeriaren aldeko aktibista izan zen. Hainbat mugimendu sozialetan parte hartu zuen bizitzan zehar: besteak beste, Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldekoan, emakumeen aldekoan eta inperialismoaren aurkakoan.[1] Bizitzaren azken urteetan, Erresuma Batuko komunitate karibetarrarentzako erreferentzia bihurtu izan zen eta lehen Caribbean Carnival-a antolatu zuen Londresen, gaurko Notting Hill Carnivalen aitzindaria izan zena.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Claudia Cumberbatch 1915ean jaio zen Trinidad eta Tobagoko hiriburuan. Charles eta Sybil gurasoak ziren. 1924an, familia lekualdatu zen New Yorkera.[3] Han, Claudiak Jim Crow garaiko arraza-diskriminazioa esperimentatu zuen. Gainera, handik urte gutxira, bere ama, ehungintzako langile zebilena, meningitisez hil zen, eta Claudiari berari tuberkulosia erantsi zitzaion.[4]
Lehen jarduera politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Institutuan ikasi bitartean, aktibista sozial gisa aritzen hasi zen.[3] 1936an Estatu Batuetako Alderdi Komunista eta Gazte Komunista Erakundera elkartu zen eta The Daily Worker egunkarian argitaratzen hasi zen. 1945erako, egunkariaren afro-amerikar gaien editorea zen.[5] Garai hartan, “Jones” ezizena erabiltzea erabaki zuen anonimatu handiagoa mantentzeko idazlanetan.[3]
Emakume beltzen eskubideak aldarrikatzen zituen bere idazketen eta hitzaldien bitartez. 1949an, “Emakume beltzaren arazoen utzikeriaren amaiera” saiakera argitaratu zuen Political Affairs aldizkarian. Sexua klasea eta arraza bezain garrantzitsua zela borroka komunistarentzat argudiatu zuen. Entsegua eragin handikoa izan zen eta sarritan intersekzionalitatearen teoriaren aurrelaritzat hartzen da.[5]
Deportazioa eta aktibismoa Erresuma Batuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ekintza politikoengatik, Jones espetxeratu zuten lau aldiz.[6] 1955eko espetxealdiaren ostean, Estatu Batuetako hiritarra ez zenez, gobernu estatu-batuarrak deportatu egin zuen Erresuma Batura.[3] Han, Erresuma Batuko Alderdi Komunistako kide egin zen eta komunitate afro-karibetar britaniarraren aldeko kanpaina egiteari ekin zion, hauen oinarrizko eskubiderik eta zerbitzurik eza sumatu baitzuen. 1958an, West Indian Gazette egunkaria sortu zuen, Amy Ashwood Garvey-rekin batera. Komunitate afro-britaniarrari zuzentzen zen lehen egunkarietako bat izan zen eta adierazpen politikoa eta elkartasuna sustatzen zituen.[2] Bestalde, Jonesek Caribbean Carnival jaialdia antolatu zuen 1959an, afro-karibetar kultura erakutsarazteko eta zabaltzeko. Egun, ekimena oraindik ospatzen da Notting Hill Carnival izenpean eta urtero hiru milioi bisitari erakartzen ditu.[3]
Erresuma Batuan bizi zen arren, Jonesek Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren bilakaera jarraitzen zuen. 1963ko abuztuaren 28an, Washingtongo eskubide zibilen aldeko ekimen masiboa islatu zuen manifestazioa antolatu zuen Londreseko Estatu Batuetako enbaxadaraino.[5]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jones hil zen Londresen, 1964ko abenduaren 24an, 59 urte zituela. Londreseko Highgate hilerrian lurperatu zuten, Karl Marxen hilobi ondoan.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) McClendon III, John H. (2007-07-24). Claudia Jones (1915-1964). BlackPast.
- ↑ a b (Ingelesez) Nasar, Saima. The ‘Mother’ of Notting Hill Carnival: Claudia Jones. Bristolgo Unibertsitatea.
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Hibler, Joan. (2007-07-24 (eguneratua)). Claudia Jones. Trinidadian activist and journalist. Britannica.
- ↑ (Ingelesez) McCausland, J. (2020-05-19). «Who is Claudia Jones?» Caribbean Quilt doi: ..
- ↑ a b c d (Ingelesez) Atkinson, Clarissa. (2020-10). Claudia Jones. Brief life of an intersectional activist: 1915-1964. Harvard Magazine.
- ↑ (Ingelesez) Jones, Claudia (1915–1964). English Heritage.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1915eko jaiotzak
- 1964ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako feministak
- Ameriketako Estatu Batuetako komunistak
- Trinidad eta Tobagoko idazleak
- Trinidad eta Tobagoko komunistak
- Kazetariak
- Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren ekintzaileak
- Afro-amerikarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako preso eta atxilotuak
- Erresuma Batuko aktibistak
- Ingalaterrako komunistak
- Marxistak
- Idazle feministak