Corpus egun (erlijioa)
Corpus eguna | |
---|---|
Bestaberri, Armendaritzen ospatua. | |
Data | |
Data | Easter + 60 days (en) |
2023 | Ekainaren 8 |
2024 | Maiatzaren 30 |
2025 | Ekainaren 19 |
Eliza katolikoan, Corpus eguna, halaber Corpusa, Gorputz eguna, Gorpuztia (Bizk.) edo Bestaberri (Ipar. eta Naf.), (latinez: Corpus Christi) Erromatar Eliza Katolikoaren, Ingalaterrako Elizaren eta mendebaldeko erritu ortodoxoaren jai bat da, Pazko ondorengo 60. egunean eukaristian Jesukristok duen presentzia ospatzen duena. Bereziki Nafarroa Garaiko iparraldean eta Ipar Euskal Herrian esanahi erlijiosoaz gainera, elementu folkloriko nabariak biltzen ditu.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bolsenako Korporalaren miraria 1263an gertatu eta urtebetera, Urbano IV.a aita santuak Corpus Christi jaia ezarri zuen ofizialki, Jaunaren Gorputzaren jaia alegia. Mirari hark hostiaren transubstantziazioa benetakoa zela zertifikatu zuen, Urbanoren bidali Tomas Akinokoak baieztatu zuenez: apaiz sinesgogor bati ostia zatitzen ari zela odol-isuri handi gertatu zitzaion ostiatik alderara Bolsena hirian, eta odol hark bustitako korporala erlikia gisa gordetzen da Orvieto hirian, Bolsenatik gertu dagoena, eta une hartan Tomas Akinokoaren eta Urbano IV.aren bizilekua zena[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Eucharistic Miracle of Bolsena-Orvieto, Italy» www.therealpresence.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |