Edukira joan

Cyprien Ntaryamira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyprien Ntaryamira


5. Burundiko presidente

1994ko otsailaren 5a - 1994ko apirilaren 6a
Sylvie Kinigi - Sylvestre Ntibantunganya (mul) Itzuli
Minister of Agriculture of Burundi (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMubimbi Commune (en) Itzuli1955eko martxoaren 6a
Herrialdea Burundi
HeriotzaKigali1994ko apirilaren 6a (39 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Lurretik airerako misila
Hezkuntza
HeziketaNational University of Rwanda (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta agronomia-ingeniaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Front for Democracy in Burundi (en) Itzuli
Burundi Workers' Party (en) Itzuli

Cyprien Ntaryamira (Mubimbi, Bujumbura Rural probintzia, Ruanda-Urundi, 1955eko martxoaren 6a - Kigali, 1994ko apirilaren 6a) Burundiko presidentea izan zen. Hutu etniaren kidea, 1972an ihes egin zuen bere herrialdetik, genozidiotik salbatzeko. 1983an Burundira itzuli zen. 1987an Demokraziarako Frontea Burundin (FRODEBU) sortzaileetako bat izan zen. 1993an Melchior Ndadayek nekazaritza ministro izendatu zuen. Urte horretan bertan Ndadaye eraila izan zen eta Burundiko Gerra Zibila hasi zen. 1994ko otsailaren 5ean konpromisozko presidente aukeratu zuten, hutu moderatua baitzen. 1994ko apirilaren 6an Juvénal Habyarimana Ruandako presidentea bidaiatzen ari zen eta misil batek hegazkina eraitsi zuen. Bere heriotzek Ruandako genozidioa hasi zuten.