Dardanoseko Hitzarmena
Dardanoseko Hitzarmena (K.a. 85), Erromako Errepublika eta Pontoko Erresumaren arteko hitzarmen bat izan zen, Luzio Kornelio Silak eta Mitridates VI.ak sinatutakoa. Hitzarmen honen sinadurarekin, Lehen Gerra Mitridatikoa amaitu zen.
Mitridatesek, Silaren esku Keronea eta Orkomenoko guduetan eta Tenedoseko itsas guduan jasotako porroten ondoren, eta Silak uharte greziarrei ezarritako mendekotasunaren ondoren, Gizarte Gerrak Erroman eragin zuen tentsio politikoak Silak, Mitridatesi, bakea lortzeko adostasun batzuk eskaintzea eragin zuen. Hitzarmena, suntsitutako Dardanos herrian adostu zen, Pontoren errendizioaren baldintzak ere bertan adostu zirelarik.
Hitzarmenaren baldintzek, Mitridates, Grezian eta bere uharteetan lortu berri zituen lurraldeak errenditzera behartu zuten, Bitinia, Frigia, Paflagonia eta Kapadozia utzi behar zituen era berean. Gainera, Mitridatesek, bere altxor pertsonaletik bi mila talentu ordaindu behar zituen. Silak, gainera, Mitridatesen mende jarri ziren probintziak, hogei mila talentuko zerga gehigarri bat ordaintzera behartu zituen (bi hamarkadetako esportazioengatik lortutakoaren baliokidea).