David Rockefeller
Itxura
David Rockefeller, Sr. (New York, 1915eko ekainaren 12a - ib., 2017ko martxoaren 20a) estatubatuar finantzaria izan zen, John D. Rockefellerren semea.
Harvard eta Chicagoko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1946an New Yorkeko Chase National Banken sartu zen, eta hango lehendakariorde izendatu zuten handik hiru urtera. Banku hark 1955ean Bank of Manhattan Companyrekin bat egin eta Chase Manhattan Bank sortu zenean (gerora, 1969an, Chase Manhattan Corporation izena hartu zuen), Rockefellerrek finantza-etxe horretako lehendakariordetza eskuratu zuen. 1961ean, berriz, Chase Manhattango zuzendari izendatu zuten, eta zuzendari orokorra eta lehendakaria izan zen 1969. urteaz gero, 1981. urtean erretiroa hartu zuen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Rockefeller |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.