Edukira joan

Detox digital

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Detox digitala azaltzen duen ingurune digitalen gaineko bideoa.

Detox digitala pertsona batek gailu digitalak (telefono adimendunak, ordenagailuak eta sare sozialetako zerbitzuak) bere borondatez erabiltzeari uko egiten dion aldia da.[1][2][3]

Deloittek 2015ean egindako inkesta baten arabera, telefono adimendunen erabiltzaileen %59 inguru sare sozialen plataforma bat arakatzen ari dira ohera joan aurreko bost minutuetan, eta esnatu eta 30 minuturen barruan.[4]

Hauek dira detox digital bat abiarazteko ohiko arrazoiak:[5][6][7]

  • Mendekotasun-jokabideak garatzeko kezka. Menderkotasun horri zibermendekotasuna ere deitzen zaio.
  • Teknologiaren gehiegizko erabilerak eragindako estresa eta antsietatea murrizteko helburua[8]
  • Lineatik kanpoko interakzioak eta gizarte-ekintzak berreskuratzea
  • Naturara gerturatzea.
  • Arreta handitzea.
  • Ikasteko gaitasuna hobetzea, distrazioak murriztuz eta multiatazak ezabatuz.[9][10]

Osasunean izan ditzakeen ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telefono adimendunak erabiltzeak loa asalda dezake eta ikusmen-arazoak eragin.

Pantailen erabilerak loaren kalitatea murrizten du, begietako tentsioa eta ikusmen-arazoak eragiten ditu, eta migrainen intzidentzia areagotzen du.[11] 7.000 parte-hartzailek baino gehiagok egindako ikerketa baten arabera, gailu adimenduak erabiltzen dutenen % 70 inguruk "tentsio bisual digitala" izan dute, "gailu teknologikoak dituzten pantailak gero eta gehiago erabiltzearen ondorioz".[11]

Telefono adimendunek eta konputagailuek, loaldian duten eraginari buruzko ikerketek iradoki dute pantailek igorritako argiak melatonina hormonaren ekoizpena ken dezakeela; melatonina biokimika erregulatzaile garrantzitsu bat da, lo-zikloen iraupena eta izaera kontrolatzen dituena.[12]

Ohiko estrategiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Detox digitala gailu digitalik gabeko garai bat da.

Detox digitala aurrera eramateko hainbat estrategia eta ekintza egiten dira. Orokorrean, denak partekatzen dutena da, pantailadun gailuen barauak direla, eta epe luzeago baterako ohiturak garatu nahi direla.[13]

Hauek dira ohiko estrategietako batzuk:[1]

  1. Gailu gabeko espazioak sortzea.
  2. Sare sozialetarako sarbideak mugatzea.
  3. Lo egin aurretik mugikorretik aldentzea.
  4. Jakinarazpenak kentzea.
  5. Gailu adimendunak alboratzea, internet konexiorik gabeko mugikorretara itzulita.

Sare sozialen desintoxikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desintoxikazio digitalaren azpimultzo bat sare sozialen desintoxikazioa da, norbanakoak sare sozialetatik euren borondatez urruntzen diren aldia.[14] Ikerketa akademikoan, sare sozialen desintoxikazioa "sare sozialen erabilerarik eza" bezala ezagutzen da, eta "Detox Digital"-en aterkipean sartzen da, sare sozialen desatxikimenduaren ikuspegi zehatz batekin.

2019ko Pew Research Center-en ikerketa baten arabera, AEBetako helduen %69k Facebook erabiltzen zuten, %73k YouTube eta %37k Instagram.[15] 2012ko ikerketa baten arabera, Facebookeko erabiltzaileen %60 inguruk ahalegin kontzientea egin dute Facebooken atsedenaldi bat hartzeko hainbat astez edo gehiagoz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Telmo, Maitane, Lazkano, Ormazabal. (2023). Nerabeen garrasia. Alberdania, 246 or. ISBN 978-84-98688-76-4..
  2. «digital detox | Definition of digital detox in English by Oxford Dictionaries» Oxford Dictionaries | English.
  3. (Ingelesez) Syvertsen, Trine; Enli, Gunn. (2019-05-16). «Digital detox: Media resistance and the promise of authenticity» Convergence 26 (5–6): 1269–1283.  doi:10.1177/1354856519847325. ISSN 1354-8565..
  4. «Smartphone owners in India are increasingly obsessed with their devices: Deloitte Mobile Consumer Survey 2015» Adgully November 10, 2015.
  5. (Ingelesez) «Here's One Big Sign It's Time To Reevaluate Your Relationship With Your Phone» HuffPost 2014-07-16.
  6. (Ingelesez) Booth, Frances. «How To Do A Digital Detox» Forbes.
  7. Adam, Fish. (2017). «Technology Retreats and the Politics of Social Media» TripleC: Communication, Capitalism & Critique 15: 355–369.  doi:10.31269/triplec.v15i1.807..
  8. Ayyagari, Ramakrishna; Grover, Varun; Purvis, Russell. (2011). «Technostress: Technological Antecedents and Implications» MIS Quarterly 35 (4): 831–858.  doi:10.2307/41409963..
  9. (Ingelesez) Smith, Julia Llewellyn. (2013-12-28). «Switch off – it's time for your digital detox» Daily Telegraph ISSN 0307-1235..
  10. (Ingelesez) Brabazon, Tara. (2012). «Time for a Digital Detox? From Information Obesity to Digital Dieting» Fast Capitalism 9 (1): 53–74.  doi:10.32855/fcapital.201201.009. ISSN 1930-014X..
  11. a b How Technology is Hurting Your Eyes - Healthy Living Center - Everyday Health. 15 November 2017.
  12. How Technology Impacts Sleep Quality. 21 July 2022.
  13. Tech, Tactical. «Hasiera» datadetoxkit.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  14. Baumer, E. P.; Guha, S.; Quan, E.; Mimno, D.; Gay, G. K.. (2015). «Missing photos, suffering withdrawal, or finding freedom? How experiences of social media non-use influence the likelihood of reversion.» Social Media+Society 1 (2): 205630511561485.  doi:10.1177/2056305115614851..
  15. Perrin, A.; Anderson, M.. (2019). Share of U.S. adults using social media, including Facebook, is mostly unchanged since 2018. pewresearch.org.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]