Dialektoen continuum
.
Dialektoen continuuma edo dialektogunea, Leonard Bloomfield hizkuntzalariak[1] deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari hark defendatzen zuen dialekto multzoen azterketek aldaketa txikiak erakusten zituztela geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herri batetik bestera aldeak nabari dira, baina hurbileko herrien artean dialektoen arteko aldeak txikiak dira, batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Hiztunen beren ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan litezke. Alboko herrietako hiztunekin, elkarrekiko ulergarritasuna ia beti ziurtaturik egoten da.
Mendeen joan-etorrian, continuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako, Arabako euskara galdu zenean: mendebaleko euskara eta Sakanako euskara batzen zituen dialektoen continuuma eten egin zen.[2]
Hizkuntza estandar boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta continuum bat desegin dezake.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bloomfield, Leonard (1935). Language, George Allen & Unwin: London, 51. orrialdea. Liburua Itziar Lakak euskaratu zuen (Agustin García Calvoren hitzaurrea eta guzti): Hizkuntza, Klasikoak. 1994.
- ↑ Ikus Koldo Zuazo: Sakanako euskara. Burundako hizkera. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.