Dino Risi
Dino Risi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1916ko abenduaren 23a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1916ko abenduaren 23a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2008ko ekainaren 7a) |
Heriotza | Erroma, 2008ko ekainaren 7a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea Milango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta psikiatra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | commedia all'italiana (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Dino Risi (Milan, Italia, 1916ko abenduaren 23a - Erroma, Italia, 2008ko ekainaren 7a) italiar zinemagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerraren ostean egin zuen film laburrak, Barboni (1946), Veneziako Mostraren saria jaso zuen. Gero, behe-mailako klaseen bizitza eta ohiturak estetika neorrealistaz agertzen zituen film laburrak egin zituen.
Neorrealismoa beherantz hasia zelarik Poveri ma belli (1956, Pobreak baina ederrak) komedia egin zuen, arrakasta handia izan zuen film luzea.
Aurrerago, ohiturazko komediak egin zituen, asko eta asko Italiako antzezle ospetsuenekin: Vittorio De Sica eta Sofia Loren, Vittorio Gassman, Ugo Tognazzi. Askoren artean egindako filmetan ere parte hartu zuen.
1970etik aurrerako filmek umore beltza, satira eta ezkortasuna dute ezaugarri nagusitzat.
Filmak: Una vita difficile (1961, Bizimodu nekeza); Il sorpasso (1962); I mostri (1963, Munstroak); In nome del popolo italiano (1971, Italiako herriaren izenean); Profumo di donna (1974, Emakume perfumea); I nuovo mostri (1977, Munstro berriak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.