Edukira joan

Douarnenez

Koordenatuak: 48°05′32″N 4°19′49″W / 48.0922°N 4.3303°W / 48.0922; -4.3303
Wikipedia, Entziklopedia askea
Douarnenez
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
AlkateaPhilippe Paul (mul) Itzuli
Izen ofizialaDouarnenez
Posta kodea29100
Geografia
Koordenatuak48°05′32″N 4°19′49″W / 48.0922°N 4.3303°W / 48.0922; -4.3303
Map
Azalera24,94 km²
Altuera61 m, 0 m eta 86 m
MugakideakLe Juch, Kerlaz, Pouldergat eta Poullan-sur-Mer
Demografia
Biztanleria14.163 (2021eko urtarrilaren 1a)
207 (2020)
alt_left 7.482 (%52,8) (%45,3) 6.420 alt_right
Dentsitatea568 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMurmansk
douarnenez.bzh

Douarnenez Bretainiako kostaldean dagoen udalerria da, Finistère departamenduan dagoena, Bro Kernev lurralde historikoan. 2013ko erroldaren arabera 14.750 biztanle ditu.

Bizkaiko golkoan kokaturik dago, Pouldavid ibaiaren estuarioan eta arrantza portu garrantzitsua dauka. Departamentuko hiriburua den Quimperretik 25 kilometro ipar-mendebaldera dago. Douarnenezko badian Tristan uharte txikia dago, itsasbehera denean oinez joan daiteke bertara.

Bretoien folklorean aipatzen den Ys hiri mitikoa bertan egon zela esaten da. Tristan uharteak Arturoren kondairako "Tristan eta Isolda"-rengatik izena duela ere esaten da.

Historiari lerratuz, Tristan uhartea Saint-Tutuarn deitzen zen XII mendean bertan zegoen prioretxearengatik. Douardenez ere garai hortan sortu zen, lehenengo aipamena 1118 urtekoa baita. Ertzean sortu zen kaia eta inguruan haziz joan zen herrixka uharteko monasterioari zegokion eta ez zituen herri eskubideak lortu 1790 arte. Sardina kontsrbaren industriak indar handia zuen dagoeneko eta orduan lortu zuen udalerri bihurtzea.

XX mendearen hasiera gogorra izan zen, kontseba lantegietako langileek grebak egin zituzten lan baldintza hobeak lortzeko. Frantzian alkate komunista izan zuen lehenengotako herria izan zen Douarnenez.

Gaur egun turismoak indar haundia hartu du eta arrantzaleen etxe tradizionalak ostatu bihurtu dira.

Kultura eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986tik aurrera bi urtean behin "Itsasoko jaialdia" ospatzen da Douarnenezen. Mundu guztiko itsasontzi tradizionalen estropadak izaten dira. 2004 urtean esate baterako 30 herrialdetako 2000 itsasontzi bildu ziren badian. Herrian "sardinaren bidea" (Chemin de la Sardine) eraiki dute, ibilbidean jarritako 19 paneletan herriko sardinaren historia azaltzen da.

Bretoi hizkuntzari dagokionez 2008an lehen hezkuntzako haurren %7'97ak hezkuntza elebiduna jasotzen du.

Demografiaren bilakaera
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2013
19.887 19.705 19.096 17.653 16.457 15.827 14.750
1962tik aurrera: Bi erroldetan izendaturik gabeko biztanleria

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auzapezen zerrenda
Agintealdia Auzapeza Alderdia
1949-1951 Joseph Trocme
1951 Charles Féjean
1951-1959 Marcel Arnous des Saulsays
1959-1965 Henri Mottier
1965-1967 Georges-Camille Réaud
1967-1971 Jean-Claude Dubourg
1971-1996 Michel Mazéas PCF
1996-1997 Joseph Trétout
1997-2001 Jocelyne Poitevin Eskubiko Alderdien Koalizioa
2001-2008 Monique Prévost Ezkerreko Alderdien Koalizioa
2008- Philippe Paul UMP
Aireko ikuspegia.
Port Rhuko aireko ikuspegia, Douarnenez.
Portua eta baxel baten ikuspegia.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]