Edukira joan

Elisabet Bavariakoa (Austriako enperatriza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Sissi Austriakoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet erregina (argipena)».
Elisabet Bavariakoa (Austriako enperatriza)

Grand Mistress of the Order the Starry Cross (en) Itzuli

1854ko apirilaren 24a - 1898ko irailaren 10a
Princess Sophie of Bavaria (en) Itzuli - Archduchess Gisela of Austria (en) Itzuli
Consort of Hungary (en) Itzuli


Consort of Austria (en) Itzuli


Consort of Bohemia (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisabeth Amalie Eugenie in Bayern
JaiotzaHerzog-Max-Palais (en) Itzuli eta Munich1837ko abenduaren 24a
Herrialdea Austriar Inperioa
 Bavariako Erresuma
Cisleithania
HeriotzaGeneva1898ko irailaren 10a (60 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: sastakatzea
HiltzaileaLuigi Lucheni
Familia
AitaDuke Maximilian Joseph, Duke in Bavaria
AmaPrincess Ludovika, Duchess in Bavaria
Ezkontidea(k)Frantzisko Josef I.a Austriakoa  (1854ko apirilaren 24a -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaWittelsbach-eko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta gortesaua
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Sissi eta Sisi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 7176 Edit the value on Wikidata

Elisabet Amalia Eugenia Bavariakoa (alemanez: Elisabeth Amalie Eugenie Herzogin in Bayern; Munich, 1837ko abenduaren 24a - Geneva, 1898ko irailaren 10a) Sissi ezizenaz ezaguna, Austriako enperadorearen emaztea (1854-1898) eta Hungariako erregina ezkontidea (1867-1898) izan zen.

Isabel de Wittelsbach-Wittelsbach jaiotzez Elisabetta Amalia Eugenia von Wittelsbach zen. Bere aita, Bavariako Maximiliano dukea, Bavariatarren dinastiako dukeen familiartekoa zen eta, ama, Ludovica, Bavariako Maximiliano I.a erregearen alaba zen.

Sissi Munichen (Bavaria) jaio zen 1837ko abenduaren 24an. 16 urte zituelarik, bere ama eta Elenarekin -ahizpa zaharrenarekin- Ischla joan zen denboraldi luze bat pasatzera. Egonaldi hartara, Frantzisko Josef I.a Austriakoak ahizpa zaharrena gustuko izango zuelakoan joan ziren, baina 23 urteko enperadoreak nahiago izan zuen Sissi.

Hala, 1854ko apirilaren 24an ezkondu ziren eta Austriako enperatriz bilakatu zen, eta 1867an, Hungariako erregina koroatu zuten.

Elisabetek zailtasun askori egin behar izan zien aurre Habsburgoko gortean; laster jaio ziren seme-alabak. Austriako Sofia Federika hil egin zen bi urte zituenean, baina beste 3 senide izan zituen:

Haurren heziketa ukatu zitzaion, erantzukizun guztia bere amaginarrebaren esku utzi beharrean izan zelarik. Rodolfo jaio ondoren, horrek narriadura ekarri zion errege-erreginen arteko erlazioari. Horregatik, Maria Valeria jaio zenean, ez zioten alaba jaio berriaren arduran inongo trabarik jarri, ihes egingo zuen beldurrez baitzeuden.

Edertasun handiko emakumea zen eta pertsona errebelde, kultu eta aurrerakoitzat zuten. Ez ziren oso ohikoak berak zituen ohitura eta ezagutza asko, hala nola, erretzea, hizkuntza ugari dominatzea, ekitazioa, poesiak idaztea, bidaiatzea, bere figura horrenbeste zaintzea. Ez zuen batere gustuko Vienako gorte inperialeko protokolo zorrotza. Ezta bere amaginarreba ere, Sofia artxidukesa, eta bolada luzeak ematen zituen jauregitik kanpo. Alaba zaharrena, Sofia, hil zenean depresio handi batean erori zen eta nahaste hark okerrera egin zuen Rodolfok, oinordekoak, eta María Vetsera, haren amoranteak, bere buruz beste egin zutenean.

Bere senarrak Katharina Schratt aktorearekin zuen amodioa nolabait onartu zuen. Gortean bizitzeari gorroto zion eta ezkon bizitzari fobia hartu zion. Fobia honek, Vienan pasatzen zituen denbora laburrak eramangaitz bihurtzen zizkion, zefaleak, goragaleak eta depresio nerbiosoak izaten zituelarik. Nahiz eta inperioan denbora asko pasa ez, jendeak gustuko zuen eta bera izan zen Hungariako erreinua hartzeko bultzatzailetako bat.

Aurrez aipatu bezala, kultura handiko emakumea izan zen. Grekoa ikasi zuen literatura klasikoaz gozatzeko helburu bakarrarekin, eta hau menperatzera iritsi zen. Orduak ematen zituen ikasten, eta Cristomanos izeneko irakasle bat ere kontratatu zuen grekoa praktikatu ahal izateko. Hungariera ere ikasi zuen, baita ingelesa eta frantsesa ere. Horren aitzakiaz, Shakespeare eta Hegelen obrak irakurri zituen.

Sissi

Obsesioaren obsesioz, ilea zuen arazo handienetako bat. Ile luze hori hura tintatu zuen, kolore ilunean lorez egiten zituen adornoak hobeto ikusiko zirelakoan.

1889an Elisabethen bizitza markatuko zuen gertakaria gertatu zen. Bere seme bakarra eta honen maitalea, 30 urte zituen Rodolfo printzea eta Maria Vetsera Baronesa, hilik aurkitu zituzten. Euren buruaz beste egin zutela diote historialariek eta Mayerling izenez ezagutzen da tragedia hau.

Rodolforen heriotzaren ondoren, depresio lazgarri batean sartu zen. Beltza zen bere jantzien kolorea eta eguzkitako zuri eta haizemaile marroi baten atzean ezkutatzen zuen bere aurpegia. Hau erakusten duen argazki gutxi geratu zaigu. Beti egon zen edertasunarekin obsesionatua, eta zahartzen joan zen heinean, jendearekin ahalik eta erlazio gutxien izaten saiatzen zen inork izan ez zezan bere zahartze prozesuaren berri. Sissik ez zuen senarra bisitatzeko ohitura, baina, bizitzako azken urteetan, elkarri idazten zizkioten eskutitzei esker, enperadorearekin zuen erlazioa berpiztu egin zen. Amodio platoniko bilakatu zen eurena.

Miramar ontzian Mediterraneo Itsasoa zeharkatu zuen, Cap Martin (Frantzia) leku gogokoenetako bat izanik. Uda batzuk Geneva (Suitza) eta Ischlen (Austria) pasa zituen eta Corfun, Akilesen ohorez, jauregi bat eraiki zuen. Portugal, Espainia, Maroko, Argelia, Malta, Grezia, Turkia eta Egipto ere bisitatu zituen.

1898ko irailaren 10ean hil zuen Luigi Lucheni anarkistak. Ez zen anarkistaren hasierako asmoa Elisabeth hiltzea, Orleanseko Henri -Frantziako tronurako erregenahia- baizik, baina, estropuz egiten zuen itxuraz, eskuan zeraman puntzoia enperatrizaren gorputzean sartu zion. Hasiera batean ez ziren konturatu eta aurrera jarraitu zuen izugarrizko zauria zuelaz jabetu gabe. Ohartu zirenean, ezin izan zuten bere bizitzagatik ezer egin eta, 61 urte zituelarik hil zen.

Sissik izan zituen nahaste psikologikoak eta osasun arazoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sissik anorexia, depresio, antsietate krisi ugari eta bizitza publikoarekin erlazionaturiko fobia ugari izan zituen.

Bere helburu nagusienetako bat bere pisua 50 kilotan mantentzea zen eta gerria 47 zentimetrotan. Argaltzeko bere dieta propioak asmatu zituen: haragi zukua edan eta fruta apur bat janez nahikoa zuen egun osorako. Elikadura eskas hori 10 kilometroko eguneroko ibilaldiekin konbinatzen zuen. Garai hartan nutrizionistarik ez zegoenez, ez zekien bulmarexica zenik. Hiperaktiboa zen eta ez zen sekula esertzen. Ordu asko zaldi gainean ematen zituen (aitaren familiatik zetorkion ohitura hura). Edertasunarekiko obsesio hauek guztiak haurdunaldien ostean etorri zitzaizkion.

Haragi hotzaz, idi odolaz, tortaz, izozkiz eta esnez elikatzen zen nagusiki. Oso arraroa zen bere apetitua jendaurrean asetzea. Oso pertsona gutxik izan zuten bera jaten ikusteko aukera.

Bere jauregi guztietan zituen gimnastikarako tresnak. Gogoko zuen gimnastikan egitea, eta askotan horrek loa ere galarazten zion. Elikadura pobreak eta gehiegizko mugimenduek kalte larria eragin zioten Sissiren osasunari, erreuma eta neuritisa ohiko bilakatuz. 44 urte zituenetik ziatika eta hanketako minez ibili zen. Horrek bainuetxeetara bultzatu zuen. Bertan ezagutu zuen Georg Metzger medikua, bere elikagai ohiturak aldatzera bultzatu zuena psikiatriaren bidez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]