Enrique Múgica
Enrique Múgica Herzog[1][2] (Donostia, Gipuzkoa, 1932ko otsailaren 20a - Madril, 2020ko apirilaren 10a) euskal herritar politikaria izan zen, Espainiako Langile Alderdi Sozialistakoa. Felipe Gonzalez Espainiako presidentearen justizia ministroa izan zen, bertan euskal presoen sakabanaketa politikari ekinez.
Luzaro hautatu zuten Gipuzkoako diputatu Espainiako Kongresura 2000 urte arte. 2000tik 2010era, Espainiako Herriaren Defendatzaile aritu zen. ETA eta Ezker Abertzalearen kontra nabarmendu zen. Daniel Múgica idazlea du semea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama frantziar nazionalitatekoa eta jatorri judu-poloniarrekoa zuen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen eta 1953an Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen. Unibertsitateko ekimenetan hartu zuen parte bereziki, eta kartzelan egon zen 1956, 1959 eta 1962-1963 urteetan.
Garai hartako zenbait lekukok diotenez, Melitón Manzanasek torturatu zuen, Múgicak berak hori ukatu arren, baita hura ezagutzen zuenik ere. Aldiz, alderdikideek hori ezinezkoa dela diote, Manzanas ikusten baitzuten espioitzan taberna batean parez pare zutela. Teo Uriartek, torturatzailearen kontrako hilketa prestatu zuenetako batek, ezinezkotzat jotzen du Múgicak hura ez ezagutzea.[3]
1963an Espainiako Langile Alderdi Sozialistan sartu zen. Diccionario del Socialismo (1977) idatzi zuen. 1979an Madrilgo Parlamentuko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan, eta postu horretarako aukeratu zuten hurrengo hauteskunde guztietan. 1986ko urtarrilean, Múgicak bultzatuta, Espainiako estatuak Israel onartu zuen nazioartean.[4] Espainiako Justizia ministro hasi zen 1988an 1991 arte, Felipe Gonzálezen gobernuan.
Abiatutako legeen artean, motibazio politikoko euskal presoen sakabanaketa politikaren hasiera dago, 1988an bertan. Halaber, ETArekin PSOEren gobernuak Aljerren izandako harremanen kontra agertu zen.[5] 90eko hamarkadan kritiko agertu zen Alderdiaren jarduerarekin, eta Alfonso Guerraren inguruko taldeari lotu zitzaion.
1996an, ETAk haren anaia Fernando hil zuen, eta haren aurkako kartelak eta pintadak ere agertu izan dira Donostian. 2000. urte arte, legegintzaldi guztietan izan da Gipuzkoako Diputatu Madrilgo Kongresuan. 2000. urteko hauteskunde orokorretan ere hautatuta atera zen, baina ez zuen eserlekurik bete, urte berean, PSOEk eta PPk hala adostuta, Espainiako Erresumako Herriaren Defendatzaile izendatu baitzuten. 88 urterekin hil zen COVID-19ak jota.[6]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Muxika onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2001-01-28). «Reportaje | HABLAN LAS VÍCTIMAS DE MELITÓN MANZANAS» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-11).
- ↑ Otamendi, Martxelo. «Enrique Mugika Herzog, urrunketaren aita ere bai» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aznar, Francisco Zamora. (1996). Urralburu: corrupción al servicio de Estado. Txalaparta, 133,138 or. ISBN 978-84-8136-046-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere el exministro socialista Enrique Múgica con coronavirus a los 88 años» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- 1932ko jaiotzak
- 2020ko heriotzak
- Donostiako politikariak
- PSE-EEko politikariak
- Espainiako ministroak
- Gipuzkoako abokatuak
- Euskal Herriko juduak
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak II. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak III. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak V. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Askenaziak
- COVID-19 gaixotasunaren biktimak
- Euskal Herriko preso eta atxilotuak
- Madrilen hildakoak