Erlezaintza
Erlezaintza nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko jarduera bat da, erle hazkuntzan eta ezti bilketan datzana. Erleak erlauntzetan hazi ohi dira. Erlezaintzan diharduenari erlezain deritzo.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bicorpeko Armiarmaren haitzuloko (Valentzia) pintura batean gizakiak eztia biltzen agertzen dira, erleak inguruan biraka dabiltzala. Horregatik jakin da Historiaurrean gizakiek jakiak eztiz gozatzen zituztela, Neolitora arte erlezaintza garatu ez zen arren[1].
Antzinaroan ere, Mendebaldean behintzat, eztia zen gozagarri nagusia, beste bide batzuk ezagutzen baziren ere. Alexandro Handiaren almirante batek Indian ikusi zuen lehenengoz azukre kanabera: “Bada kanabera mota bat eztia erlerik gabe sortzen duena” idatzi zuen. Haren berri izanagatik, kanabera azukrea ez zen Erdi Arora arte nagusitu, eta Aro Modernoan hasi zen hedatzen erremolatxa azukrearen ekoizpena[1].
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Eztiak gozatu zituen Historiaurrea eta Antzinaroa», Argia, 2014-11-30, CC-BY-SA lizentzia